Auto klasikoen eta kirolekoen nazioarteko Rallya

2018-05-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Maiatzaren 26ean jokatuko da nazioarteko auto klasikoen eta kirolekoen bigarren rallya, San Sebastian Circuit Spiritek antolatua. Lasarte-Oria berriro gozatu ahal izango du ibilgailu hauekin, automobil zirkuitu historikoan barrena ibiliko baitira.

Kiroletako zinegotzi Txus Alonsok aurkeztu zuen Michelineko ordezkari Jaime de la Calekin eta San Sebastian Circuit Spiriteko ordezkari Agustin Garcia y Colisekin batera rallyaren 2. edizioa.

gehiago irakurri

Omenaldi hunkigarria Antonio Mercerori, familia bertan zelarik

2018-05-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak omenaldi hunkigarria egin zion Antonio Mercero lasarteoriatar zinemagileari. Alarguna eta seme-alabak bertan zirela, Kulturako zinegotziak eta Gipuzkoako Kulturako ahaldunak hitz batzuk egin zituzten haren pertsona eta lana oroitze aldera.

Jose Ignazio Ansorenak eman zion hasiera ekitaldiari, eta horretarako, txistuarekin eta danbolinarekin Merceroren gustuko lanen pot-pourri bat jo zuen. Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek, alkatearen ezin etorriarengatik barkamena eskatu ondoren, Antonio Merceroren figurak eta lanak Lasarte-Oriarentzat izan duen garrantzia nabarmendu zuen, herriarekin zuen lotura azpimarratu zuelarik. Iglesiasek eskerrak eman zizkion Mercerori egindako lanagatik, guztion bizitzaren zati baitira dagoeneko.  Antonio Mercero Museo Birtualeko lanak bukatzeko konpromisoa azaldu zuen publikoki, haren bizitza eta lana interesatuta dagoen edozeinentzat sarean eskuragarri egon daitezen.

 

gehiago irakurri

2018ko udako euskara ikastaroa

2018-05-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udako euskara ikastaroan izena emateko matrikula epea irekiko da maitzaren 28tik ekainaren 22ra biak barne.

Informazio guztia

gehiago irakurri

2018ko San Pedro jaietarako kontzertuak aurkeztuta

2018-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Txus Alonso festetako zinegotziak aurtengo San Pedro jaietan jardungo duten musika-taldeak aurkeztu zituen.

Kontzertuak ekainaren 29ko ostiralean, 30eko larunbatean eta uztailaren 1eko igandean izango dira, Lasarte-Oriako Okendo plazan.

 

gehiago irakurri

XXX. SQUASH TXAPELKETA

2018-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hasi da hogeita hamargarren Squash txapelketa sozialaren azken fasea.

Aurreko faseko sei hoberenek txapeldunen ligilla jokatuko dute eta gainerantzeko jokalariek kontsolazio fasea jokatuko dute kanporaketa sistemarekin.

Finalak ekainaren 9an Maialen Chourraut kiroldegian jokatuko dira. 

Informazio gehiago

gehiago irakurri

Adinkide Lasarte-Oriara heldu da

2018-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Adinkide GKEa Lasarte-Oriara heldu da, adineko pertsonei laguntasuna emateko eta haien bakardadeari aurre egiteko helburuarekin: boluntarioekin adiskidetasunezko harremanak sortzea, asteroko bisitak, paseatzeko laguntzea, txango kulturalak eta abar dira Adinkidek eskaintzen dituen aukeretako batzuk.

gehiago irakurri

ESKRIMA SAIOA KIROLDEGIAN

2018-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Eskrima ezagutzeko saio berezia antolatu du 2006, 07, 08 eta 09an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia ekainaren 2an (larunbata) garatuko da, arratsaldeko 16:30ean, Maialen Chourraut kiroldegian.

Interesa duten pertsonek, maiatzaren 21ean hasita, Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Kartela ikusi

 

gehiago irakurri

Omenaldia Antonio Mercerori

2018-05-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maiatzaren 23an, Antonio Merceroren obrari buruzko 4 eguneko ziklo bat abiatuko du Udalak. Ekitaldian izango dira haren alarguna eta seme-alabetako bi, eta gure herriko seme ospetsuenetako bati omenaldia egiteko unea izango da.

Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia kulturetxeko gerenteak aurkeztu zuten Udalak Antonio Merceroren omenez antolatu duen zikloa, zinemaren eta telebistaren bitartez gure bizitzetan sartu ez ezik bizimodua atseginago egin zigun lasarteoriatarra omentzeko.

gehiago irakurri

Udaltop: Ideia xume batetik hasi zena, proiektu bihurtu genuen eta proiektu zenak 10 urteko bidea egin du, gaur arte

2018-05-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Markel Olanok, Bingen Zupiriak, Elena Lakak, Jesus Zaballosek eta Jon Antxordokik ireki dituzte topaketak. Abian dira Udaltop jardunaldiak, Udaletako Euskara Zerbitzuen arteko topaketak, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurtengoan beren hamargarren edizioa ospatuko dute, “Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak” izenburupean.

gehiago irakurri

Udalak 63.287 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan

2018-05-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Batzorde informatiboak aho batez hartutako erabakiarekin, Lasarte-Oriako udalak 2018ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 63.287euro dira, eta Euskal Fondoak kudeatuko ditu. 5 proiektu finantzatuko dira 12.657 eurorekin.

Proiektu horiek Euskal Fondoak (Euskadiko Udal Kooperatzaileen Elkartea, zeinetako kidea baita Lasarte-Oriako Udala) aurkeztutako proiektu-poltsatik hautatu dira. Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Saharako kooperazioan espezializatutako entitate horrek 63.287 euro jasoko ditu.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna