Asfaltos y Construcciones Morgak Uistin kalea berrurbanizatzeko obra egingo du

2018-03-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak Asfaltos y Construcciones Morga enpresari adjudikatu dio Uistin kalea berrurbanizatzeko obra, 235.287 euroan. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.

gehiago irakurri

Zinema (h)abian programan parte-hartzaileen harrera

2018-03-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak harrera egin zien Cinema en curs – Zinema (h)abian programako arduradunei eta Oriarte Institutuko 22 ikasleei. Programaren helburuak esplikatu eta ikasleek bizitako esperientziak azaldu ondoren, haiek egindako hiru eszena erakutsi ziren.

gehiago irakurri

XXX. SQUASH TXAPELKETA

2018-03-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak hogeita hamargarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2018ko apirilaren 16an hasiko da eta ekaina arte garatuko da. Parte hartzeko asmoa dutenek apirilaren 8a arteko epea dute Maialen Chourraut Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da. Inskripzioaren prezioa udal kiroldegietako bazkideentzat 10 eurokoa da.

gehiago irakurri

Obrak direla-eta Azkorte bidea moztea

2018-03-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azkorte bidea itxi egingo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, errioa bideratzeko konponketa-lanak direla eta. 6 aste inguru egongo da itxita, eguraldiaren arabera.

Jakinarazten da ezen Azkorte bidea konpontzeko lanen hasiera dela eta, itxita egongo dela oinezkoentzat eta ibilgailuentzat obrak bukatu bitartean.

gehiago irakurri

Izurriak kontrolatzeko zerbitzuaren kontratazioa

2018-03-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak izurriak kontrolatzeko zerbitzua kontratatu du bi enpresekin:

 

gehiago irakurri

Etxebizitza Sailak bizigune espezifiko bat jarri du abian, alokairu sozialerako udal-etxebizitzak lortzeko

2018-03-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

‘Udal-biziguneari’ esker, etxebizitzen kudeaketa errazagoa eta homogeneoagoa izango da. Horretarako, Alokabide alokairuaren alderdi guztiez arduratuko da hasiera-hasieratik, maila teknikoan zein maizterrekiko tratuari dagokionez

Lasarte-Oria da ‘udal-bizigunearekin’ bat egin duen lehen udalerria, eta 16 etxebizitza laga ditu. Lasarte-Oriako alkateak Etxebizitza Sailak udalerri txikiekin duen sentsibilizazioa eskertu du.

Arriola sailburuak erakundeen arteko lankidetzaren balioa azpimarratu du, eta programarekin bat egitera eta Alokabideren eta Etxebizitza Sailaren esperientzian eta kudeaketa egokian konfiantza izatera animatu ditu udal guztiak

 

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakiak

2018-03-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:

gehiago irakurri

Udalak 17.500 € eman dizkie 15 entitate sozialei

2018-03-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zerbitzu Sozialen Departamentuak 17.500 € eman dizkie Lasarte-Orian kolektibo desabantailatuen alde lan egiten duten 15 entitateri.

2017eko diru-laguntzen deialdira 16 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 1 geratu da kanpoan, deialdiko helburua betetzen ez zuelako.

gehiago irakurri

Udalak 274.000 poltsa biodegradagarri erosi ditu biohondakinak jasotzeko

2018-03-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

ID Waste enpresak 274.000 poltsa biodegradagarri hornituko ditu 14.422 euroan, kontainer marroiaren erabiltzaileen artean banatzeko. Lasarte-Oriako etxeen % 40 jadanik alta emanda daude biohondakina gaika biltzeko zerbitzuan.

gehiago irakurri

Herritarrentzako Bulego Mugikorra Okendo plazan egongo da igandean

2018-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Herritarrentzako Bulego Mugikorra (HBM) Lasarte-Oriako Okendo plazan egongo da igande honetan 10:30etatin 13:30etara. Udaleko jarduera auzoetara hurbiltzeko ekimen bat da, herritarrei kexak eta iradokizunak egiteko erraztasuna ematen diena, bai halaber interes orokorreko proiektuak edo bisitatzen den auzo konkreturako direnak ezagutzera emateko.

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna