Emakumearen zentroan haurrentzako jostailuak aukeratzen laguntzeko liburuxka egin dute
2014-12-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Lasarte-Oriako sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroak irailetik urtarrila bitarte zuen programazioan ikastaro ezberdinak aurkeztu zituen, hauen artean “jostailu ez sexista ezta belikoa ere“ zegoelarik.
Lasarte-Oriako 3.sektorearen eskaintzak jasoko dituen Webgune berria zabaldu da
2014-12-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Udalerri bateko garapen ekonomikoak bere eskura dituen komunikabide eta sustapen motak erabili beharra du, modu horretan, lanpostuak eta aktibitatea sortzen duten enpresen eta herritarren arteko erlazioak erraztu eta indartzeko. Lasarte-Orian, merkatari, ostalari eta eta zerbitzu pertsonaletako enpresak dira gure gertuko ekonomian eraginik handiena dutenak.
Gaztelekuko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago
2014-12-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria
Urtero bezala Gaztelekuak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako, zehazki bost ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro guztiak nerabe eta gazteei zuzenduak daude (12-30 urte) eta euskaraz izango dira.
Udalbatzarrak datorren ostiralean, abenduak 19 ohiz kanpoko bilkura ospatuko du
2014-12-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak, datorren ostiralean, abenduak 19, goizeko 11:30etan, ohiz kanpoko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Abenduaren 17an "Ondo ibili" programa ebaluatzeko bilera egingo da
2014-12-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak
Badira 3 hilabete “Ondo ibili – Caminar es salud” Lasarte-Oriako taldea martxan jarri zela, bide osasungarriak bultzatzeko helburuarekin. Eta orain balantzea egin eta etorkizuneako funtzionamendua hobetzeko bilera egingo dugu.
Udalbatzarrak abenduaren 9an hartutako erabakiak
2014-12-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2014ko abenduaren 9an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 3 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
Abenduak 10ean Giza Eskubideen inguruko ekitaldia egingo da auditorioan
2014-12-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarteoriatarrok mota ezberdinetako gatazka eta giza eskubideen urraketak ezagutu ditugu lehenengo pertsonan, adinekoek duela urte dezentekoak eta gazteagoek hurbilagoak. Hori dela eta, datorren abenduaren 10ean, 19:00etan, Lasarte-Oriako “Manuel Lekuona” Kultur Etxean ekitaldi bat antolatu dugu. Hain zuzen, Ekitaldi honetan, zehazki orain arteko gatazka hauen ondorioak identifikatzeko egiten ari garen lana kaleratu eta lantzen ari garen ikerketa bideak erakutsi nahi ditugu.
Guk Lasarte-Orian kirola euskaraz
2014-12-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta “Guk Lasarte-Orian kirola euskaraz” leloa ardatz hartuta, hitzarmen bana sinatu du Lasarte-Oriako Udalak, Ostadar S.K.T., Texas Lasartearra, Lasarte-Oria Kirol Elkartea eta Intza elkarteekin eta lau ikastetxeetako Landaberri, Burunzpe eta Kaxkarro guraso elkarteekin.
Hitzarmenak Pablo Barrio alkateak sinatu ditu eta Tasio Arrizabalaga, Kirol Batzordeko lehendakaria eta, Boris Nogales, Euskara Batzordekoa izan dira bertan.
Udalaren web gunea lasarte-oria.eus da hemendik aurrera
2014-12-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Euskara eta Hezkuntza
Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna, Lasarte-Oriako Udalaren webgunea lasarte-oria.eus izatera pasatu da. Udaleko helbide elektroniko guztiak ere .eus izango dira gaurtik aurrera. Lasarte-Oriako Udalak ere bere aletxoa jarri nahi du euskara eta euskal kultura munduan kokatzeko. Hala ere, epe batean orain arteko helbideak aktibo egongo dira.
Zine berezia abenduak 5ean Giza Eskubideen inguruan
2014-12-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Udala
Udalak azaroaren 10etik abenduaren 10era bitarteko hilabetea Giza eskubideen inguruko hilabete moduan ezaugarritua dago. Izan ere, data hauen artean egun esanguratsuak baitaude: azaroak 10 Oroimenaren eguna, azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna eta abenduak 10a azkenik Giza eskubideen nazioarteko eguna.