Sasoetako etxabeen eraisketa lanak hasi dira

2015-04-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Apirilaren 7an zuinketa-akta onartu zen eta eraikuntza-enpresak hiru hilabete eta erdian egingo ditu lan guztiak, bai etxabeen eraisketa eta bai forjatu berrien eraikuntza ere. Beraz, abuzturako Sasoeta auzoko eraberritzearen lehenengo fasea burutuko da.

gehiago irakurri

Hauteskundeetarako mahaikideen zozketako emaitzak ikusgai

2015-04-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaurko Udalbatzarrean datorren maiatzaren 24an ospatuko diren hauteskundeetarako, mahaikideen zozketa egin da. Hementxe dituzue mahai bakoitzeko lehendakari eta kideen izen abizenak.

 

gehiago irakurri

Gaurtik aurrera herritarrek Landaberri BHIko jolastokia erabiltzeko aukera izango dute

2015-04-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Espazio hau orain artean ikastetxeak bakarrik erabili du eta bere ordutegitik kanpo itxita egon da. Hori dela, herritarrek parte-hartze bileretan ikasketa orduetatik kanpo bere erabilera baimentzeko eskatu izan dute.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteazkenean apirilak 22 ez ohiko bilkura ospatuko du

2015-04-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteazkenean apirilak 22, goizeko 09:00tan ez ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak apirilaren 14an hartutako erabakiak

2015-04-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2015eko apirilaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 8 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Informazio eta Komunikazio Teknologien II. Astea antolatu dute astelehenetik aurrera

2015-04-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Sozioekonomia

Eskualdeko enpresa, merkatari eta herritarrei zuzendurik informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) II. Astea antolatu da, 2015eko apirilaren 20tik 24ra bitartean,Beterri garapen integralerako agentziak eta Hernaniko Udalak Eusko Jaurlaritza, Spri eta Enpresa Digitalarekin lankidetzan.

gehiago irakurri

%20 baietz Buruntzaldean!

2015-04-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Errenta aitorpena egiteak etekina ekartzen dio gure gizarteari, diru horrekin hainbat zerbitzu bermatzen ditugulako, baina, gainera euskaraz egiten badugu, beste etekina ere gehitzen diogu: gure hizkuntza eta hizkuntza hori erabiltzen dugunonak indartzen ditugu.

 

Urtez urte gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten dutenak, iazko kanpainan, adibidez, %13,6 izan ziren, eta aurten langa hori gorago jarri nahi dute. Jendea animatzeko Buruntzaldeko facebook-en ere lehiaketa bat jarri dute abian, eta parte hartzen dutenen artean bi lagunentzako sagardotegi menua zozketatuko dute maiatzaren 15ean.

gehiago irakurri

Asteazkenean "Ondo ibili" ekimenaren ebaluazio bilera jubilatuen etxean

2015-04-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Badira 4 hilabete “Ondo ibili – Caminar es salud” ibilbide osasungarriak bultzatzen dituen Lasarte-Oriako taldearen ebaluaketa bilera burutu zenetik. Abenduaren 17an egon ginen elkarrekin azkeneko aldiz.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean apirilak 14 ohiko bilkura ospatuko du

2015-04-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean apirilak 14, arratsaldeko 18.30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Aldundiak Gipuzkoa osora zabaldu ditu aurrekontu parte hartzaileak

2015-04-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Buruntzaldean proposamenak biltzeko herriko tailerrak apirilean bigarren hamabostaldian gauzatuko dira Gipuzkoa guztiko herritarrek erabaki ahal izango dute aldundiaren aurrekontuaren zati bat zertarako erabili. Egitasmoa Urola Erdian jarri zuten martxan, 2013an; iaz, Gipuzkoako lau eskualdetara hedatu zuten, eta orain lurralde osora iritsiko da, Donostia ezik. Hamar eskualde zehaztu dira, eta bakoitzean bi milioi euro jarriko ditu diputazioak herritarren eskura, hurrengo lau urteetan inbertsioak egiteko.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna