Albisteak

Lasarte-Oriako 3.sektorearen eskaintzak jasoko dituen Webgune berria zabaldu da

2014-12-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Udalerri bateko garapen ekonomikoak bere eskura dituen komunikabide eta sustapen motak erabili beharra du, modu horretan, lanpostuak eta aktibitatea sortzen duten enpresen eta herritarren arteko erlazioak erraztu eta indartzeko. Lasarte-Orian, merkatari, ostalari eta eta zerbitzu pertsonaletako enpresak dira gure gertuko ekonomian eraginik handiena dutenak.  

 

Webgune berri honekin erakusleiho ezin hobea izango dugu proiektuarekin bat egiten duten gure udalerriko eskaintza eta establezimenduak ikusteko modu erraz eta publiko baten bitartez. Dudarik gabe, komunikatzeko eta harremantzeko garai berri hauetan ezinbesteko tresna bat izango da eta gure merkatari, ostalari eta zerbitzuen gertutasuna oraindik hurbilagoa izango da “Lasarte-Oria Tratu on bat”  identifikatzen dituen markaren bidez.

 

Horregatik, Lasarte-Oria tratu on bat web orrialde berria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu:

http://eskaintzak.lasarte-oria.eus/index.php/

 

Lasarte-Orian establezimenduren bat baduzu eta web honetan agertu nahi izanez gero, bete ezazu hurrengo eskaera:

Eskaera

 

Facebooken ere bagaude, atsegin gaitzazu eta eskaintza interesgarriak jasoko dituzu:

https://www.facebook.com/tratuonbat?ref=hl

Twitter:

@Tratuonbat

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna