Albisteak
XXVIII. SQUASH TXAPELKETA
2016-06-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Larunbatean, ekainak 4, udal kiroldegian XXVIII. Squash txapelketaren finalak jokatuko dira. Jardunaldia arratsaldeko 15:00etan hasiko da, Raúl Mateosek eta Aitor Tejerok jokatuko duten kontsolazioko finalarekin; jarraian txapelketaren hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute Xabier Azaldegik eta Kinin Calvok; txapelketaren finala Iñaki Garcíak eta Iker Cañedok jokatuko dute.
Partidak bukatu ondoren finalisten arteko sari banaketa egingo da.