Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean ekainak 14 ohiko bilkura ospatuko du
2016-06-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, ekainak 14, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2016ko apirilaren 12an eta maiatzaren 26an ospatutako batzarren akten onarpena.
2.- A-1 Okendo HIEaren Barruko Erreformarako Plan Bereziaren aldaketa puntualaren aldaketan a.1.2-1 partzelaren eraikigarritasunaren datuan dagoen akatsa zuzentzeko dokumentuaren behin betiko onarpena.
3.- Hasierako onespena ematea bizitegi-eraikinen beheko solairuko lokaletan etxebizitzaren erabilera ezartzea arautzen duen ordenantzari.
4.- Lasarte-Oriako Bakezko Epaile titularra eta ordezko Epailea izendatzeko proposamena.
5.- EH BILDU Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Lasarte-Oria 2030 Plan Estrategikoa lantzea”-ri buruzkoa.
6.- EH BILDU Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Amianto duten eraikinen mapa edo errolda bat egiteko eta horri dagokionez hartu beharreko beste zenbait neurriri buruz”.
7. – EH BILDU Udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: “Mandela arauei” buruzkoa.
8.- EAJ-PNV Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Herrian erosketak egiten dituztenek dohaineko parkinga izan dezaten, Murias eta Udalaren arteko hitzarmena bultzatzeko”.
9.- EAJ-PNV Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Udaleko eraikin publiko guztietan irekitze sistema automatikodun ateak jartzea”.
10.- ADLOP Udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: “Jarduera-osagarri eta eskola-orduz kanpoko programen murrizketak”.
11.- Alderdietako bozeramaileek aldez aurretik konformatuta “Lasarte-Oriako udalerriari nola izendatzen zaion” buruzko mozioa.
12.- Alderdietako bozeramaileek aldez aurretik konformatua adierazpen instituzionala: “Ekaina 28, lesbianak, gayak, transexualak, intersexualak eta Queers-en nazioarteko eguna”.
13.- Galdera eta erreguak.