Apirileko kultura-programazioa

2016-04-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

APIRILEKO PROGRAMAZIO KULTURALA AURKEZTU DUTE

Jesús Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako batzordeburuak eta Xabier Goitia kulturako zuzendariak apirilerako programazio kulturala aurkeztu dute. Zinema, antzerkia, musika, erakusketak eta dantza, programazio erakargarria hil honetarako. IV: aste musikalaren barruan, proposatutako lau hitzordu hauek nabarmentzen dira: ostegunean, hilaren 7an, Josetxo Goia eta Ana B. García “Eunate” lanarekin; ostiralean, hilaren 8an, Serafín Zubiriren txanda izango da, eta bere “X una causa justa” lana aurkeztuko digu. Larunbatean, hilaren 9an, zarzuela Lasarte-Oriara itzuliko da Sasibilen eskutik, “La tabernera del puerto” obrarekin. Eta astea amaitzeko, igandean, hilaren 10ean, Amaren Alabak zuberotarrekin gozatu ahalko dugu.

gehiago irakurri

Bigarren janari-banaketa familia behartsuen artean

2016-03-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako 109 familia, 242 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen bigarren janari-banaketaren onuradun.

gehiago irakurri

Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzua

2016-03-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Eskualdean ikaskuntzarako bitartekaritza-zerbitzua erabiltzeko interesatuta daudenek Usurbilgo Lanbide Eskolan daukate zerbitzu hori eskura.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako Literatura-Lehiaketa

2016-03-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Onetsi dira Lasarte-Oriako XXX. Literatura-Lehiaketaren eta Haurrentzako XXIX. Literatura-Lehiaketaren oinarriak. Lanak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 13ra arte da.

gehiago irakurri

Terrrismoaren kontrako konzentrazioa

2016-03-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaurko 12:00etan Udaletxe Zaharraren Arkupeetan, kontzentrazio bat ospatu da,  atzo Bruselasen gertatutako atentatuen aurkako gaitzespenerako eta biktimei eta haien familiei elkartasuna erakusteko Lasarte-Oriak berriro ere ekintza terroristetarako bere gaitzespenik irmoena erakusten du. Alkateak, Jesus Zaballosek, hainbat korporazioko kidek eta dozenaka lasarteoriatarrek parte hartu zuten kontzentrazioan.

 

gehiago irakurri

Konzentraziorako deialdia (Bruselaseko atentatuak)

2016-03-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 
Lasarte-Oriako Alkatetzak gaitzespena adierazten die Bruselasen egin diren atentatu terroristei eta bere elkartasuna agertzen die biktimei. Bihar, asteazkenaren 12:00etan, hiritarrak deitu ditu kontzentratzeko Udaletxe Zaharraren Arkupetan.

 

gehiago irakurri

Enpresa-sustatzaileentzako ikastaro berri bat

2016-03-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gertu aholkularitza-enpresak prestakuntza-ikastaro berri bat antolatu du, “zeure negozioa sortzeko eta kudeatzeko”. Ikastaroa apirilaren 26tik 28ra emango da, eta dohainik da. Aldez aurretik Lanbiden hitzordua eskatuta, asteazkenetan Lasarte-Orian enpresa-sustatzaileei aholkularitza ematen dien enpresa bat da.

gehiago irakurri

UDABERRIKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK

2016-03-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxoaren 29an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udaberriko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori apirilaren 7an itxiko da.

gehiago irakurri

Manttangorriren erabilera nabarmen gehitu da bere hirugarren urtean

2016-03-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udala pozik eta itxaropentsu dago hiribusaren erabilerarekin, bere funtzionamenduko hirugarren urtean 33.160 bidaiari garraiatu baititu, erabilera % 16 gehituz. Laugarren urteari buruzko datuek ere badirudi gehikuntza nabarmenak baieztatuko dituztela.

gehiago irakurri

Guztion Lasarte-Oria, gure itxura hobetzeko

2016-03-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Argitaratu dira Guztion Lasarte-Oria 20160 lehiaketa artistikorako oinarriak. Helburua: gure herriko horma degradatuen itxura hobetzea eta, hartara, gure kaleen irudia ere bai, hormetan egingo diren mural artistikoen bidez. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 1ean amaituko da, eta gaia librea izango da.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna