Albisteak

UDABERRIKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK

2016-03-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxoaren 29an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udaberriko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori apirilaren 7an itxiko da.

 

Gaztelekuaren kasuan, 6 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Gitarra, Break Dance, Dance Hall, Sushi Prestaketa, Pintxoen Prestaketa eta Arteterapia. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. apirilaren 13an hasi eta ekainaren 15an bukatuko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

 

 

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, zortzi dira: Oroimen Tailerra, Bizkarreko Mantenimendua, Coaching Familiarra, Olio eta Pintura, Polinesiako Dantzak, Literatura Tailerra, Egur Taila eta Ardo-Dastatzea. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

 

Kasu hauetan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroak zein hizkuntzatan emango diren.

Gaztelekuko kartela ikusi

Kulturetxeko kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna