Albisteak
Bigarren janari-banaketa familia behartsuen artean
2016-03-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako 109 familia, 242 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen bigarren janari-banaketaren onuradun.
Martxoaren 14tik 18ra, 5852 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 2 urtez beherakoei zuzenduak (haurrentzako zerealak, esne-hautsa, haurrentzako pototxoak); beste batzuetan, adin horretatik gorakoei (oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun-kontserbak, berdura-krema, fruta-kontserbak, gailetak, txitxirioak, leka-kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua). Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzeko Europar Funtsarekin kudeatu ziren.
Oraingo honetan onuradun izan diren 109 familiak aldez aurretik langile sozialek baloratu zituzten, banaketarako erabilitako irizpideak berresteko, ezinbestekoak baitira programan sartzeko:
- Kalteberatasun-egoeran egotea.
- Aldeko txosten sozial bat izatea.
Banaketan sartu dituzten familien tipologia hau izan da: pertsona bakarreko 20 familia, 2 kideko 39 familia, 3 kideko 28 familia, 4 kideko 5 familia, 5 kideko 3 familia, eta 7 kideko familia bat.
Hurrengo banaketa 2016ko maiatzerako dago aurreikusia. Nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.