Albisteak
Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakien emaitzak
2018-06-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:
GAI ZERRENDA
1.- 2018ko martxoaren 13an ospatutako batzarraren aktaren onarpena. Aho batez onartua
2.- 2018-2019 urteetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko Etxeko Laguntza Zerbitzurako hitzarmena sinatzea onestea. Onartua
Alde 10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)
Kontra 0
Absten. 6 (4 EH BILDU, 2 ADLOP)
3.- Lasarte-Oriako udalerriko etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiteko diru-laguntzak arautzen duten oinarriak onestea. Aho batez onartua
4.- “Lasarte-Oriako udalaren bide-garbiketaren zerbitzuko lanak eta antzeko beste lan batzuk” adjudikatzea. Onartua
Alde 8 (7 PSE-EE-PSOE, 1 PP)
Kontra 0
Absten 8 (4 EH BILDU, 2 EAJ-PNV, 2 ADLOP)
5.- “Arkitekto aholkulari” lapostu berriari dagokion hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data onestea, Hizkuntza Politkarako sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik. Onartua
Alde 10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 ADLOP, 1 PP)
Kontra 6 (4 EH BILDU, 2 EAJ-PNV)
6.- “Ondareko Administraria” lanpostu berriari dagokion hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data onestea, Hizkuntza Politkarako sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik. Aho batez
7.- “Kaporala-Agente Lehena” bost lanpostuei hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data aldatzeko proposamena onestea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik. Onartua
Alde 10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 ADLOP, 1 PP)
Kontra 6 (4 EH BILDU, 2 EAJ-PNV)
8.- PSE-EE-PSOE udal taldeak aurkeztutako erakunde adierazpena: “ETA banda terroristaren disolusioaren ondoren”. Onartua
Alde 8 (7 PSE-EE-PSOE, 1 PP)
Kontra 8 (4 EH BILDU, 2 ADLOP, 2 EAJ-PNV)
Berdinketa suertatzen denez berriro bozkatzen da emaitza berdinarekin, beraz Alkatearen kalitatezko aldeko botoarekin adierazpena onartu egiten da.
9.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Hileta zibilak egiteko Udal Ordenantza sortzearen alde”.
PSE-EE-PSOE eta EH BILDUk baterako mozioa aurkezten dute gai honen inguruan. Onartua
Alde 15 (7 PSE-EE-PSOE, 4 EH BILDU, 2 ADLOP, 1 EAJ-PNV, 1 PP)
Absten. 1 (1 EAJ-PNV) - kanpoan zegoelako bozkatzerakoan
10.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Gizarte Zerbitzutako departamentuan errefortzu neurriak eskatzeko”. Onartua
Alde 8 (4 EH BILDU, 2 ADLOP, 2 EAJ-PNV)
Kontra 7 (7 PSE-EE-PSOE)
Absten. 1 (1 PP)
EH BILDUk azken momentuan erakunde adierazpen bat sartzen du "Altasasuko detentzioak direla eta". Bozketa egin eta gero gai zerrendan sartzea onartzen da aho batez. Adierazpena bera BAZTERTZEN da:
Alde 8 (4 EH BILDU, 2 EAJ-PNV, 2 ADLOP)
Kontra 8 (7 PSE-EE-PSOE, 1 PP)
Berdinketa suertatzen denez berriro bozkatzen da emaitza berdinarekin, beraz Alkatearen kalitatezko kontrako botoarekin adierazpena baztertu egiten da.