Onetsi da etxabeen erabilera aldatzeko ordenantza berria
2016-06-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ordenantza berriaren helburua da etxebizitza prezio hobean eskuratzea erraztea eta gaur egun erabilerarik gabeko etxabeak dituzten zonen irudia hobetzea. Lasarteoriar asko ziren ordenantza hori onestea erreklamatzen zutenak.
Ekainak 28 San Pedro jaiak: Haurrentzat ur festa kiroldegian
2016-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2016ko EKAINAREN 28an goizeko 9:30etatik 12:00ra bitartean, Lasarte-Oriako Udalaren Igerilekuan, UMEENTZAT URETAKO FESTA antolatu da. Igerian dakiten, 5 eta 12 urteko haurrei zuzentua. Bazkideentzat doan izango da eta ez bazkideek sarrera ordaindu beharko dute. (HAURRAK BAKARRIK SARTUKO DIRA).
Atsobakar zahar-etxea handitzeko hitzarmena sinatu da
2016-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Diputazioak eta Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmen bat sinatu dute Atsobakar zahar-etxea handitzeko. Beste aurrerapauso bat da Udalaren eskumena Diputazioari eskualdatzeko.
Lasarte-Oriako kirol instalazioen egutegia San Pedro jaietan
2016-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2016 urteko San Pedro jaietako programa onartu ondoren Lasarte-Oriako udal kirol instalazioak (kiroldegia eta kirol gunea), aipatutako jaietan, beraien egutegia aldatu dute.
San Pedro jaietan kirol instalazioak ondoko egun hauetan itxita egongo dira:
- Ekainaren 28an arratsaldez.
- Ekainaren 29an eta 30an egun osoz.
Kultura Lasarte-Oriako 5 auzotara hurbilduko da aurtengo udan
2016-06-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ekainean eta uztailean zehar, Udalak “Kultura Auzoetara” programa jarriko du martxan, zenbait jarduera kultural Lasarte-Oriako 5 auzotara hurbiltzeko asmoarekin.
XXXV. SANTA ANA PALA TXAPELKETA
2016-06-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
ARAUDIA ETA EGUTEGIA
9 bikotek hartuko dute parte, bi taldetan banatuak. Txapelketak bi fase izango ditu.
1. fasea
Ligaxka-sistemaren bidez jokatuko da, buelta bakarrean. Talde bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira txapeldunen fasea jokatzeko.
Txapeldunen fasea jokatu ahal izateko lehenengo faseko partida guztiak jokatu behar dira.
PERTSONA EKINTZAILEENTZAKO LAGUNTZA BERRIAK-LANBIDE-2016
2016-06-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak: 1.000 euro pertsona ekintzaileentzat eta 1.500 euro proiektu enpresarialak martxan jartzeko Ideia enpresarialak garatu edo proiektu enpresarialak martxan jarri nahi dituztenei zuzendutako laguntzak dira.
Eskuragarri dago San Pedro Jaietako programa
2016-06-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2016ko San Pedro Jaietako programa Udalaren webgunean. Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.
300 Ahobizi eta 3.000 Belarriprest… Nik, izena emango det!
2016-06-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Euskaraz ulertu behintzat egiten duzuen herritar guztiok gonbidatuta zaudete urriaren 23an hasi eta abenduaren 3ean amaituko den Baietz 40 egun euskaraz! erronkan parte hartzera. Asteartean egindako prentsaurrekoan adierazi zuten modura, Udaleko eta Ttakuneko ordezkariek, Euskararen Maratoiko zortzikoteak eta herriko euskaltegi eta ikastetxe guztietako ordezkariek herritar guztioi jotzen diguten herri-erronka bat da Baietz 40 egun euskaraz! apustua.
ORLANDOKO ATENTATUAREN GAITZESPENA
2016-06-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Atzo goizean elkarretaratzea egin zen, batzuen fanatismoagatik eta intolerantziagatik joan den igandean 50 pertsonari bizia kendu zien atentatua gaitzesteko. Dozenaka bizilagun bildura ziren Udalbatzako ordezkariekin batera ekitaldi horretan, bortizkeria eta intolerantzia errefusatzeko eta hildakoei eta haien familiartekoei babesa emateko. Ostadar-bandera dolu-xingoladun batek gogoratu du LGTB komunitatea, atentatua jasan zuena, keinu horrek erakusten baitzuen askatasuna eta ezberdintasunarekiko errespetua errebindikatzen jarraitu beharra zegoela. Atentatua gay-harrotasunaren eguna ospatzen zutenen kontra izan zen, Floridan, Orlando hiriko diskoteka ezagun batean.