Albisteak

XXXV. SANTA ANA PALA TXAPELKETA

2016-06-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

ARAUDIA ETA EGUTEGIA

9 bikotek hartuko dute parte, bi taldetan banatuak. Txapelketak bi fase izango ditu.

1. fasea

Ligaxka-sistemaren bidez jokatuko da, buelta bakarrean. Talde bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira txapeldunen fasea jokatzeko.

Txapeldunen fasea jokatu ahal izateko lehenengo faseko partida guztiak jokatu behar dira.

Sailkapena egiterakoan kontuan hartu beharreko datuak, lehentasunaren araberako hurrenkeran:

1- Lortutako puntuak (irabazitako partidua 2 puntu, galdutakoa 1 eta ez aurkeztea 0).

2- Berdindutakoen arteko emaitza

3- Tantoen bataz bestekoa

Txapeldunen fasea

Sailkatu diren lau bikoteek bigarren fasea ligaxka bidez jokatuko dute. Finalerdiak ondoko eran jokatuko dira: Ligaxkaren lehenengoak hirugarrenekin eta bigarrenak laugarrenekin.

Materiala

Txapelketan erabiliko den pilota aukeratzea antolatzaileen ardura izango da.

Tanteoa

Partiduak 30 tantora dira.

Sakea eta pasa

Sakea 7tik 4ra izango da. 7a beti pasa da.

Epailea

Antolakuntzak epaile bat izendatuko du zeinak  txapelketaren partiduetan arbitroaren lanak egingo dituen; berak hartutako erabakiak derrigor bete beharrekoak izango dira.

Ordutegia

Partiduak Loidibarrengo pilotalekuan astelehenetik ostegunera jokatuko dira, 18:30etik 20:30era (egunean bi partidu). Partiduaren hasierako orduan aurkeztu ez den bikoteari 30 – 0ko emaitza eta 0 puntu apuntatuko zaio.

Partidaren bat jarritako egun eta orduan jokatzerik ez badago, tartean dauden jokalariak ados jarri beharko dira astebeteko epean jokatzeko. Atzeratutako partiduaren emaitza txapelketaren ardura duen pertsonari jakinarazi beharko diote. Aurrekoa betetzen ez bada, plazamendua eragin duenari partida galdutzat emango zaio.

Erretiratutako eta lesionatutako parte-hartzaileak

Arrazoia edozein dela, bikoteren batek txapelketa utziz gero, jokatu dituen partiden emaitzak baliogabetzat joko dira.

Txapelketaren egutegia lesioengatik ez da aldatuko.

PARTAIDEEN ETA TALDEEN TAULA

A TALDEA

B TALDEA

Josu Iparragirre

Luis Bautista

Xenki Astiazaran

Iñigo Arluziaga

Xabier Arteaga

Beñat Esnaola

Gurutz Iturbe

Josu Arabaolaza

Jon Pagola

Jesús Ferreiro

Josu Uzkudun

Gari Arteaga

Bernaitz Odriozola

Joserra Altzibar

Mikel Begiristain

Jon Begiristain

------------------

Axular Iparragirre

Eneko Aranburu

1. FASEA

EGUTEGIA

JARDUNALDIAK

DATA

A TALDEA

B TALDEA

1. JARDUNALDIA

Ekainak 20

1 - 3

1 – 3

 

Ekainak 21

4 - 2

4 – 5

2. JARDUNALDIA

Ekainak 22

4 - 3

5 – 1

 

Ekainak 23

2 - 1

2 – 4

3. JARDUNALDIA

Ekainak 27

3 - 2

3 – 5

 

Uztailak 04

1 - 4

1 – 2

4. JARDUNALDIA

Uztailak 05

----------

2 – 3 / 4 – 1

5. JARDUNALDIA

Uztailak 06

----------

5 – 2 / 3 – 4

 

2. FASEA

EGUTEGIA

1. JARDUNALDIA

Uztailak 11

1 - 3

4 - 2

2. JARDUNALDIA

Uztailak 13

4 - 3

2 – 1

3. JARDUNALDIA

Uztailak 18

3 - 2

1 - 4

FINAL ERDIAK

Uztailak 20

 

 

FINALAK

Uztailak 26

 

 

 

FINALEN ORDUTEGIA. 

- 17:15. 3., 4., posturako partida.

- JARRAIAN: TXAPELKETAREN FINAL NAGUSIA.

Finalen bukaeran irabazleei sariak banatuko zaizkie.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna