Albisteak
PERTSONA EKINTZAILEENTZAKO LAGUNTZA BERRIAK-LANBIDE-2016
2016-06-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo Udalek, eskuladeko ekintzaile zerbitzuaren bidez, informazio bilera eskainiko dute ekainaren 21ean, astearte, 9:30etan Urigain Etxean (La Salle Etorbide, 6. 20140 Andoain). Ideia enpresariala garatuko duten pertsona ekintzaileentzako edo proiektu enpresarialak martxan jartzeko emango dituzten diru-laguntza berriak aurkeztuko dituzte.
Ondorengo laguntzak jaso ahal izango dituzte onuradunek:
-
Ideia enpresariala garatzeko: 1.000 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste%15 handituko da kopurua.
-
Proiektu enpresarialak martxan jartzeko: 1.500 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste%15 handituko da kopurua.
LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du ekimena, eta Europako Gizarte Funtsak
ere finantzatzen du. Bidasoa eskualdean 20 izango dira laguntza jaso ahal izando duten pertsona ekintzaileak.
Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik BURUNTZALDEA BETERRI EKINEAN tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena izango den bilerara, ekainaren 21ean, asteartea, 9:30etan, Urigain Etxean (La Salle Etorbide, 6. 20140 Andoain).
Eskaerari, baldintzei edo prozedurari buruzko informazio gehiago:
- http://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/ekintzaileentzako-laguntzak/y94-general/eu
- 943 304 221
- ekinean@andoain.eus