Martxoaren 25eko ohiz kanpoko udalbatzarrean hartutako erabakiak

2014-03-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Asteartean, 2014ko martxoaren 25ean, buruturiko udalbatzarrak 2 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

Martxoak 25ean ohiz kanpoko udalbatzarra burutuko da

2014-03-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, MARTXOAK 25, 09:30etan, EZ OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

 

 

gehiago irakurri

Bi ikastaro berri Emakume zentroan: “Zer ote da feminismoa?” eta “Erotika eta sexualitatea menopausian”

2014-03-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakume Zentroak hurrengo egunetan bi ikastaro berri jarriko ditu martxan; “Zer ote da feminismoa?”  eta “Erotika eta sexualitatea menopausian”. Izena ez baduzu eman eta interesatua egonez gero  jarri zaitez harremanetan, 943363958 telefono zenbakira deituz, emakumezentroa@lasarte-oria.org helbidera mezu bat bidaliz, edo Emakume zentrora jo dezakezu: Aralar plaza, 5. 

gehiago irakurri

Baietz egin lehenengo hitza euskaraz!

2014-03-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Udal barruko zereginetan gero eta euskara gehiago erabiltzen dute arduradun politikoek eta langileek. Euskararen Bidegorria da egiten ari den bide honen izenburua. Oraingo honetan, erronka itxura duen kanpaina honen bidez, Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu Udalarekin dituen era guztietako harremanetan, ahoz eta idatziz, gestioak egiterakoan eta ikastaroetan aritzerakoan adibidez, euskara erabil dezaten.

gehiago irakurri

Martxoko udalbatzarrean hartutako erabakiak

2014-03-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Asteartean, 2014ko martxoaren 11an, buruturiko udalbatzarrak 10 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

"Martxoak 8: Emakumeen eskubideen alde"

2014-03-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna dela eta Emakumeen zentroak ekintzez beteriko egitaraua aurkezten du datozen egunetarako.

Emakumeen zentrotik egitaraua osatzeko garaian emakumeen eskubideak hartu nahi izan dira hizpide, horrela urte honetarako aukeratutako  leloa; “ Martxoak 8:  emakumeen eskubideen alde”. 

gehiago irakurri

San Pedro jaietako kartel lehiaketa martxan da

2014-02-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Aurtengoan Udalak San Pedro jaietako kartel lehiaketa denboraz hastea erabaki du, artistek haien lanak landu eta aurkezteko tarte gehiago izan dezaten. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 5era artekoa izango da eta saria 600 €-koa.

gehiago irakurri

Jaietan Blai! Festetarako proposamen bilketa martxan da

2014-02-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

DATORREN OTSAILAREN 25ean, ARRATSALDEKO 18.30ean, UDALETXE BERRIKO HALL-EAN, ospatuko den JAIETAN BLAI! prozesuko 2. topaketan herritarrek festetan zer nahiko luketen proposatzeko aukera izango dute. Udalak bestelako bitartekoak ere jarriko ditu herritarrentzat eskuragarri proposamenak egin ditzaten, hala nola eskuorriak eta sare sozialak.

gehiago irakurri

Gabonetako opariak egiten laguntzeko katalogoa

2013-12-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskarazko produktuen katalogoa

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 100 bat udalek. Lasarte-Orian 2.000 etxeetara banatu ditu Udalak. Aleren bat nahi duenak euskara zerbitzuan du eskuragarri.

 

Erabilgarri eta probetxugarria

 

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre­ferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

 

gehiago irakurri

Pello Jauregi: “25 urtez azpiko Lasarte-Oria desberdina da”

2013-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Liburuaren aurkezpena

20 urtean irauli egin dira gazteen hizkuntza ezaugarriak. Gora egin du gaitasunak, erabilerak eta atxikimenduak. Herriko eragileei euskararen  erabilera orokortzeko baldintza berriak daudela adierazi zien.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna