Udako ikastaroa Udal Euskaltegian
2014-05-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
LASARTE-ORIAKO UDAL EUSKALTEGIAN egiaztapen mailen azterketa prestatzeko ikastaroa, uztailaren 1etik 29ra.
Gidabaimena dohainik ateratzeko aukera
2014-05-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Azken urteetan bezala, gidabaimena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abian jarri du Lasarte-Oriako Udalak, Buruntzaldeko gainontzeko udalekin eta eskualdeko autoeskolekin elkarlanean.
Erakusketa: EMAKUME ETA GIZON HOMOSEXUALAK HISTORIAN ZEHAR
2014-05-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra erakusketa ikusteko aukera izango da Lasarte-Oriako Emakumearen zentroan. Inaugurazioa bihar, maiatzaren 16an, arratsaldeko 19:00tan egingo da.
Udalbatzarrak joan den maiatzaren 13an ohiko batzarraldia burutu zuen
2014-05-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Asteartean, 2014ko maiatzaren 13an buruturiko udalbatzarrak 4 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.
Euskal Herri osoko euskara teknikariak Udaltop Soziolinguistika Jardunaldietan
2014-05-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Gaur eman zaie hasiera Udaltop Soziolinguistika Jardunaldiei. Seigarren urtea da Euskal Herri osoko euskara teknikariak eta urtez urte prestatzen den gaian interesatuta dauden profesional eta euskaltzaleak biltzen direla gure herrian. Aurten, 150 parte-hartzailetik gora izango dira bi egunez “Euskara erabiltzeko planak: elkarrekin berritzen” izenburupean arituko direnak. www.elkarrekinberritzen.net
Udalbatzarrak bihar, maiatzak 13, ohiko bilkura egingo du
2014-05-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak bihar, ASTEARTEA, MAIATZAK 13, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
Egitarau aberatsa aurtengo Udaltop Soziolinguistika Jardunaldietan
2014-05-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Datorren astean izango da gure herrian Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia. Maiatzaren 15ean eta 16an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egon nahi duenak www.elkarrekinberritzen.net webgunera sartzea besterik ez du. Euskalgintzako edozein pertsonari edota interesatuta egon daitekeen edonori dago zuzendua.
San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
2014-05-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
2014. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko.
TELP tailerrak egin dituzte langile eta arduradun politikoek
2014-04-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
TELP tailerren sortzaileetako bat den Gemma Sangines psikologoaren eskutik bi tailer jaso dituzte Udaleko hogei langileko talde batek eta arduradun politikoen beste talde batek. Tailerrak lau ordukoak izan dira eta asteartean eta asteazkenean egin dira.
Ekimen hau Lasarte-Oriako Udalean gauzatzen ari den Euskararen Bidegorria izeneko egitasmoaren barruan dago kokatuta, izan ere, pixkanaka-pixkanaka, euskara gero eta gehiago erabiltzen ari da bai udal barruko lanetan, bai herritarrei zerbitzua ematerako orduan ere.
San Pedro jaietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren astelehenean, maiatzak 5, amaituko da
2014-04-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Aurtengoan epea martxotik egon da zabalik eta jada zenbait lan aurkeztu dira. Saria, 600 €koa izango da eta herritarrek kartela hautatzerako garaian haien iritzia emateko aukera izango dute.