Udaleko arduradunak ostalariekin bildu dira

2013-06-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Azaroan hasitako bidetik, beste behin ere Udala ostalariekin bildu da zenbait gairen inguruan hitz egin eta ekarpenak jasotzeko Villa Mirentxun eta bertan, hirigintza eta enplegu eta Udaltzaingoko arduradunak izan dira.

 

gehiago irakurri

Udala eta Aterpearen arteko elkarlan hitzarmena

2013-06-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

2012ko azaroan sektorekako hiru parte-hartze prozesu hasi ziren: lehengoa merkatariei zuzendua, bigarrena ostalariei eta azkena zerbitzu pertsonaletan lan egiten duten enpresei. Hauetatik 65 proposamen identifikatu eta beraien lehentasunaren arabera ordenatu ziren.

 

gehiago irakurri

Udaletxeko arduradunak, enpresa komitea eta langileak bileran

2013-06-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Asteazken honetan Udaletxeko Gizarte zerbitzuetako departamentuko arduraduna den Gorka Lizarraga zinegotzia Atsobakarko erresidentziako langileekin bildu zen, jasaten ari diren arazo laboralen inguruan hitz egiteko eta ahal den neurrian laguntza eskaintzeko.  

gehiago irakurri

Udalaren irudi korporatibo berria aurkeztu da

2013-06-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Irudi honek ezaugarri asko batzen zituen eta proposamenak bi kontzeptu uztartu nahi zituen; alegia, batetik, udala (erakunde gisa) eta, bestetik, herritarra (gizarte anitz, plural eta parte-hartzailea). Eta horri heldu zion Udalak hasierako unetik, Lasarte-Oriaren bereizgarriak ezin baitzuen forma bat edo kolore bakar bat izan, guztien batura bat baizik. Aniztasuna.

gehiago irakurri

Udalbatzar berezia

2013-06-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Sasoeta zumaburu eta Landaberri ikastexeetako lehen mailako haurrak Udaletxean izan dira politikarien lekuetan eserita ospatu duten Udalbatzar berezi batean, Lasarte-Oriako eskola Agenda 21 programaren barruan.

gehiago irakurri

Aste berdea martxan PENTSATU-ELIKATU-AURREZTU

2013-06-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Aurten Ingurumenaren mundu mailako egunaren leloa PENTSATU-ELIKATU-AURREZTU izango da, elikagaien hondakinak eta xahutzeak saihestea da helburu nagusia.

FAO (Nazio Batuen Elikagai eta Nekazaritza erakundea)-ren datuen arabera, gure planetan, urtean 1,3 bilioi tona elikagai alferrik galtzen dira; bestalde, bost urteko 20.000 haur baino gehiago hiltzen dira gosez egunero.

 

gehiago irakurri

Tximistarreta parkea parte-hartze bidez

2013-05-24 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Lasarte-Orian urbanistikoki aldaketa ezberdinak eman dira urteen poderioz. Eraiki diren etxebizitzekin batera plaza eta kale ezberdinak sortu dira. Espazio guzti hauen definizioa, historikoki gutxi batzuen esku egon da eta ia beti maila teknikoan bakarrik landu dira. Baina  garaiak aldatzen ari dira eta herritarren parte hartzeak gero eta garrantzia gehiago du herriko erabakietan. Beraz, guztiz logikoa da, hirigintza bezalako esparru batean ere demokratizazio prozesu bat gauzatzea eta teknikariak herritarrengana gehiago hurbiltzea.

gehiago irakurri

Logotipo lehiaketako lanak jasotzeko aukera

2013-04-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Hurrengo astelehenetik aurrera irudi korporatiboaren lehiaketan parte hartu zutenek beraien lanak jasotzeko aukera izango dute. Epea bi astekoa izango da eta kultur etxeko harreran eskatu beharko dira lanak.

 

Gainera, Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu zuten guztiei, irabazlea bakarra izan arren irudi oso interesgarriak aurkeztu baitira eta hauek gabe ez zen berdina izango aukeraketa.

gehiago irakurri

Mitxelin II: fundazioak bertan behera utzi du proiektua

2013-04-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aste honetan, Udala berriz ere, Michelin IIko eremuaren inguruko hausnarketaren, herri galdeketaren eta Michelin garapen fundazioarekin izandako hartu emanen azalpenak emateko herritarrekin bildu da. Orain dela hilabete egin zuen moduan, gai honen inguruan dagoen informazio guztia elkarbanatu du zuzenean; bai alderdi polítiko, herriko merkatari eta herritarrekin, alkateak eginiko bileretan.

gehiago irakurri

Gaur San Pedro jaietarako ideiak biltzeko azken bilera

2013-04-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Atzo arratsaldean, kultur etxean 20 lagun bildu ziren aurtengo San Pedro festetako egitarau musikalerako ideiak proposatzeko. Astelehenean haurrentzako programaziorako proposamenak jaso ziren eta gaur arratsaldeko 18:30etan Kultur etxean, jaietan zehar ospatuko diren ekitaldi kulturalak izango dira mintza gai. Ondoren, bilera hauetan jasotako uztarekin Udalak bere lanari ekingo dio ekainerako egitarau osatzeko.

Ezin izan baduzu bileretara, apirilak 19ra arte oraindik aukera duzu.

Klikatu hemen zure ideia proposatzeko.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna