Lasarte-Orian merkatu jakuetarra asteburu honetan

2016-09-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Merkatu jakuetar batek jardueraz, musikaz, antzerkiz, tailerrez eta artisautzaz beteko ditu Okendo Plaza eta Kale Nagusia irailaren 16an, 17an eta 18an. Udalak horrela gogoratuko du Done Jakueren Bideko parte garela.

gehiago irakurri

Kiroldegi Munizipalak “Maialen Chourraut” izena hartu du

2016-09-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak atzo aho batez erabaki zuen ekipamenduari izen berria ematea, eta aurrerantzean Lasarte-Oriako “Maialen Chourraut” Kiroldegi Munizipala izango da.

Proposamen hori onetsita, udalbatzak omenaldia eta aitormen publikoa egin nahi izan dio gure herriko kirolari sarituenari. Aho batez onetsitako testuak honela dio:

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakiak

2016-09-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2016ko irailaren 13an buruturiko ohiko Udalbatzarrak  5 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erbakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Mugikortasun zentzuduna: Ekonomia indartsua

2016-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurten “Mugikortasun zentzuduna. Ekonomia indartsua” goiburuarekin ospatuko da Mugikortasunaren Europako Astea. Bizikleta berriz ere protagonista izango da irailaren 20tik 23ra ospatuko den aste honetan.

gehiago irakurri

Hastekoak dira Buenos Aires Aldapa berrurbanizatzeko obrak

2016-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hastekoak dira Buenos Aires Aldapa berrurbanizatzeko obrak. Eusko Jaurlaritzak finantzatua den obra honek 532.097 euroko kostua du, eta burutzeko epea hiru hilabete eta erdikoa da. Obra egingo duen Construcciones Artzamendi enpresak, hobekuntza moduan, beheko biribilgunea eta Loidi Kalea asfaltatzea eskaini du.

gehiago irakurri

ATE IREKIAK UDAL EUSKALTEGIAN

2016-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

IRAILAREN 14an ETA 15ean Ate irekiak Udal Euskaltegian

Zatoz eta ezagutu gure egoitza  eta ikastaroen eskaintza.

Egin ezazu sarrera proba eta jakin zein mailatan zauden.

Bulego ordutegia: 09:00 -19:15 

 tel: 943 36 16 21

euskaltegia@lasarte-oria.eus

 

 

gehiago irakurri

UDAZKENEKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK

2016-09-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 12an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 23an itxiko da.

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak, datorren astearten iraila 13, ohiko bildura ospatuko du

2016-09-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, irailak 13, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Programazio zabala Zaharren Omenaldirako

2016-09-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2016ko Zaharren Omenaldia urriaren 1etik 8ra bitartean egingo da, jarduera-kopuru handi batekin. Astearen barruan, ohiko bazkari herrikoia egingo da frontoian, igande 2an. Inskripzioaren epea irekita dago.

gehiago irakurri

Hauteskunde-mahaien aldaketa C.P. Zumaburu

2016-09-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zumaburuko eskola aldi baterako itxita dagoela eta, 7. eta 8. atalei dagozkien hauteskunde-mahaiak, eskuarki ikastetxe horretan kokatu ohi zirenak, Jubilatuen Elkartera lekualdatuko dira. Irailaren 25ean hauteskunde-mahai horietan bozkatzea tokatzen zaienek Jubilatuen Elkartera joan beharko dute botoa ematera. Aldaketak eragiten dieten pertsonak hurrengo atari hauetan erroldatuta daudenak dira:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna