Aurkeztu da prentsaurrekoan Lasarte-Oriako Udalak egingo duen kanpaina Genero indarkeriaren aurkako munduko eguna dela eta

2016-11-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaroaren 25a  deklaratu duenez Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna eta Udalaren ardura denez indarkeria prebenitzea, gizartea sentsibilizatzea (gizonak eta haurrak bereziki), erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea, erasotzaileen aurka jarduera judizialak bultzatzea eta biktimei babesa, laguntza eta eskura dauden bideetatik kalte-ordainak ziurtatzea, honako ekitaldiak antolatu ditu Udalak:

gehiago irakurri

ESKOLA KIROLA: 25 urte pertsonak hezitzen

2016-11-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Triptikoa ikusi

Foru Aldundiko web orria bistaratu:

http://www.gipuzkoakirolak.eus/eu

 

gehiago irakurri

Eskualdeko Guztion programarako kudeatzaile bat kontratatzea

2016-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak enplegu-eskaintza bat plazaratuko du, eskualdeko Guztion proiekturako kudeatzaile bat 6 hilabetez kontratatzeko, Buruntzaldea-Beterri eskualdeko teknikari esleituekin kolabora dezan. Interesatuek Lanbidera jo beharko dute.

Kontratazio hau 6 hilabetez izango da, lanaldi osoz, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian. 13:51. Soldata brutoa 2.255 euro izango da, eta lanean hasteko aurreikusitako eguna abenduaren 1a da.

gehiago irakurri

Wifi publikoko autentikatze sistema komuna

2016-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 


"Zerbitzua hobetzeko asmoz, Wifi publikoa ematen duten Gipuzkoako udal batzuk autentikatze sistema  komun bat  jarri dute  martxan, beste udaletik datozen erabiltzaileek zerbitzua erabil ahal izateko. Lasarte-Oria, Andoain, Hernani, Errenteria, Aretxabaleta eta Zumarragak badute sistema hori eta, laister, Tolosak  eta Pasaiak.
 
Hemendik aurrera, Lasarte-Oriako udalaren  wifi erabiltzaileek, izen eta gako berarekin, udal horien Wifi zerbitzua ere erabil dezakete."
 

 

gehiago irakurri

Herriko jaietan jartzen diren txosnen eta antzekoen ordenantzaren gaia tratatzeko bilera

2016-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Honen bidez, herriko entitate interesatu guztiei bilera baterako deialdia egiten zaie, herriko jaiak eta bestelako ospakizunak direla-eta herrian jartzen diren txosnen eta antzekoen instalazioa eta funtzionamendua arautzen duen ordenantzaren gaia tratatzeko. Bilera azaroaren 24an egingo da, 18:00etan, Manuel Lekuona Kulturetxean.

gehiago irakurri

Arrosa zuriak Memoriaren Egunean

2016-11-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekitaldiak udalbatzako kideetako batzuen presentzia izan du, eta  5 minutuko isilaldiaren ondoren udaletxe zaharreko arkupetan dagoen  plakan arrosa zuriak jarrita amaitu da.

Ekitaldiari hasiera emateko, Jesus Zaballos alkateak testu bat irakurri du, dei egiten duena terrorismoaren biktima guztiak gogoratzera eta eragindako kaltea eta biktimen duintasuna aitortzera, bake memoriadun bat errebindikatuz:

 

 

gehiago irakurri

Memoria egunaren ekitaldia

2016-11-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 10a Memoriaren Eguna dela eta Alkateak, Jesus Zaballos, hiritarrak gonbidatzen ditu gaur Askatasuna Parkean goizeko 12:00tan ospatuko den ekitaldira.

Ekitaldia Alkateak irakurriko duen testu batekin hasiko da, non terrorismoaren biktimak gogoratzera eta egindako kaltea onartzera deitzen da, baita biktimen duintasuna ere, pakea memoriarekin aldarrikatuz.

Eskulturaren azpiarn lore batzuk jarri ondoren, 5 minutuko ixiltasuna egingo da terrorismoaren biktimak gogoratzeko.

Euria eginez gero, ekitaldia Udal Zaharreko arkupean egingo da eta lore-eskaintza han dagoen plakan egingo da.

 

gehiago irakurri

LASARTE-ORIAKO BASERRI-PRODUKTUEN IV. AZOKA

2016-11-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Laugarren urtez segidan, larunbat honetan, azaroak 12, Okendo Plazan Lasarte-Oriako baserri-produktuen azoka egingo da.

Prentsaurrekoan Jesus Zaballos alkateak iragarri duenez, larunbat 12an, 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da ebentua, Okendo Plazan, BEHEMENDI landa-garapenerako elkartearen eskutik.

gehiago irakurri

Enpresa-sustatzaileentzako ikastaroak 2016

2016-11-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gertu Asesores enpresak Enpresa-sustatzaileentzat zuzendutako ikastaroa: "Enpresa sorrera eta kudeaketa". Donostian emango dira azaroaren 29 eta 30 eta abenduaren 1ean 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago Gertu asesores: 943 424 598.

Ikusi ikastaroaren liburuxka

Gertu Asesores enpresak Enpresa-sustatzaileentzat zuzendutako ikastaroa: "Zure enpresa nola sortu eta kudeatu". Azaroaren 15 eta 16ean goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 19.00etara. Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean. Informazio gehiago Nerea Yurrebaso 943 304  221 telefonoan. Lanbide Eskualdeko bulegoetan.

Ikusi ikastaroaren liburuxka

 

gehiago irakurri

Buruntzaldea-Beterri eskualdeko "Enplegu Plana"

2016-11-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

IKASTAROA: "OSTATUETAN SOLAIRUETAKO OINARRIZKO LANAK EGITEA"

CEBANC zentruak emandako ikastaro dohaina, non Ostatu arloko 1. mailako Profesionaltasun-ziurtagiria emango den, eta pixu eta hoteletan zerbitzari gisa lan egin ahalko da. Hostalaritza sektorean praktikak egingo dira.

Nahitaezkoa izango da eskualdean erroldatua egotea eta lehentasuna dute  Gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsonak (DBE), Denbora luzez langabezian dauden pertsonak, 35 urte baina gazteagoak (lehen lana)  eta Oinarrizko Prestakuntzako pertsonak.

Ikastaroaren informazioa ikusi

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna