Albisteak
Hauteskunde-mahaien aldaketa C.P. Zumaburu
2016-09-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zumaburuko eskola aldi baterako itxita dagoela eta, 7. eta 8. atalei dagozkien hauteskunde-mahaiak, eskuarki ikastetxe horretan kokatu ohi zirenak, Jubilatuen Elkartera lekualdatuko dira. Irailaren 25ean hauteskunde-mahai horietan bozkatzea tokatzen zaienek Jubilatuen Elkartera joan beharko dute botoa ematera. Aldaketak eragiten dieten pertsonak hurrengo atari hauetan erroldatuta daudenak dira:
- Erribera 1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11
- Zumaburu 1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-14-16
- Andapa 1
- Ganbo 1
- Nagusia 32-34-36-38-42-44-46-60-70
- Ola 1-2-4-6-8-10-12-14