Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakien bozketak

2017-05-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko maiatzaren 9an buruturiko ohiko Udalbatzarrak  4 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia

2017-05-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin eta Biyak Batekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko.

Maiatzaren 11an, Zaharren Etxean Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du.

Udalak, gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero.

Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak …

 

gehiago irakurri

Lanbideak, 2018ko Inauterietako gaia

2017-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren urteko Inauterietarako udalaren eta konpartsen artean egindako bileran hautatutako gaia, Lanbideak.

74 hiritarren proposamen jaso ziren, 24 gai desberdinekin. Haien artetik, komisioak Lanbideak gaia aukeratu zuen. Udaletik lasarteoriatar guztiak animatzen dira egun horietan antolatuko diren ekitaldietan aktiboki parte hartzera egun horretan.

Jendea bere balkoiak eta leihoak apaintzera animatzen dugu, koloreetako oihalekin, globoekin edo Inauterien gaia nagusiari buruzko apaingarriekin.

 

gehiago irakurri

Zabalik dago Musika Eskolan eta Dantzako ikastaroetan aurrematrikulatzeko epea

2017-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaurtik aurrera zabalik dago Lasarte-Oriako Musika eta Dantzako Eskolan aurrematrikulatzeko epea. Interesatuek Kulturetxera jo behar dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

gehiago irakurri

Adjudikatu da Atsobakarko estalki berria

2017-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak gaur goizean aurkeztu du Atsobakarko pergolan egingo den estalki berrirako proiektua. Obrak 108.663 euroko kostua izango du eta 256 m2-ko eremua estaliko du.

Agustín Valdivia obretako eta hirigintzako zinegotzia lagun zuela, aurki gauzatuko den proiektua azaldu du. Galtu Construcción y Arquitectura enpresari adjudikatu zaio obra, guztira 108.663 euroko zenbatekoan. Parte-hartzezko aurrekontuen prozesuan hartutako konpromiso bat da hau.

gehiago irakurri

Haurrentzako tailerrak Zumaburun, Zabaletan, Atsobakarren eta Sasoetan

2017-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maiatzean zehar, haurrentzako tailerrak Lasarte-Oriako auzoetan barrena ibiliko dira. Larunbatero auzo banatan, txikienek tailer batean aritzeko aukera izango dute, eta maskarak, gofreak, eskulanak edo kamiseten estanpazioak egiten ikasi ahalko dute

gehiago irakurri

Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du datorren asteartean

2017-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, maiatzak 9, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Bai Udan Blai! udalekuentzarako izena emateko epea irekita

2017-05-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

LASARTE-ORIAKO UDALEKUAK

 

 

 

 

ADINA

DATAK

PREZIOAK

ORDUTEGIA

JARDUERAK

IZENA EMATEA

INFORMAZIO GEHIAGO

Lasarte-Oriako kiroldegian astelehenetik ostiralera 10:00-12:30 eta 17:00-19:00

Informazio kartela ikusi

 

gehiago irakurri

Inauguratu da Emakumeak. Afganistan erakusketa

2017-05-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Atzo inauguratua geratu zen emakumeek Afganistanen bizi duten errealitate gogorra dakarkigun erakusketa, Euskal Fondoaren eskutik. Gervasio Sánchezen eta Mónica Bernabéren argazkiekin osatutako erakusketa 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Antonio Mercero gunean.

gehiago irakurri

Ur-horniduraren etenaldia

2017-05-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren ostegunean, 2017ko maiatzak 4, etenaldi bat egingo da uraren horniduran, sarea hobetzeko lanengatik, 9:00etatik 14:00etara bitartean, hurrengo kale hauetan:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna