Albisteak
Adjudikatu da Atsobakarko estalki berria
2017-05-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak gaur goizean aurkeztu du Atsobakarko pergolan egingo den estalki berrirako proiektua. Obrak 108.663 euroko kostua izango du eta 256 m2-ko eremua estaliko du.
Agustín Valdivia obretako eta hirigintzako zinegotzia lagun zuela, aurki gauzatuko den proiektua azaldu du. Galtu Construcción y Arquitectura enpresari adjudikatu zaio obra, guztira 108.663 euroko zenbatekoan. Parte-hartzezko aurrekontuen prozesuan hartutako konpromiso bat da hau.
Obraren bidez, altzairu galbanizatuzko estruktura berri bat eta zinkezko estalki bat egingo dira, eta, horri esker, auzoan eremu estalpetu berri bat izango dute, 256 m2-koa. Horrez gain, beirazko itxitura bat ipiniko da ipar-mendebaldeko partean, euririk sar ez dadin. Estalkiak goragune bat izango du, barrualdeak argi gehiago izan dezan.
Argiztapen propioa instalatuko da eremu estalpetuan. Obrak egiten diren aldi berean, komun publiko bat instalatuko da eremu horretan.
Nabarmentzekoa da gaur egun dagoen zura berrerabili egingo dela eserlekuak eta mahaiak egiteko, auzotarrek erabil eta goza ditzaten.
Planoak ikusi: Altxaera 1 Altxaera 2 Oinplanoa Ebaketa