Albisteak

Inauguratu da Emakumeak. Afganistan erakusketa

2017-05-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Atzo inauguratua geratu zen emakumeek Afganistanen bizi duten errealitate gogorra dakarkigun erakusketa, Euskal Fondoaren eskutik. Gervasio Sánchezen eta Mónica Bernabéren argazkiekin osatutako erakusketa 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Antonio Mercero gunean.

Argazkiak 2009tik 2014ra bitarteko aldian ateratakoak dira. “Emakumeak. Afganistan” Afganistanen Giza Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektu bat da eta Bartzelonako Udalak finantzatu du. Euskal Fondoak proiektuaren zabalkundean laguntzen du

Talibanek etxetik kanpo lan egitea, ikastea eta laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten emakumeei, Afganistanen agintean egon ziren aldian. Murrizketa horiek eskandalizatu egin zuten Mendebaldea, nahiz eta Afganistaneko emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten benetako dramaren icebergaren tontorra besterik ez izan. Erakusketa honetan ikusten da emakumeen aurkako indarkeria Afganistanen familian bertan hasten dela eta endemikoa dela, eta ez du zerikusirik talibanak agintean egotearekin edo ez egotearekin.

Afganistaneko gizartea oso kontserbadorea da, matxista eta erlijiosoa, eta errealitate hori ezin da aldatu urte gutxi batzuetan. Belaunaldiak behar dira horretarako. Nolanahi ere, zigorgabetasuna orokortuta dago herrialdean, eta horren errua, neurri handi batean behintzat, nazioarteko komunitatearena da. Gure isiltasunak eta axolagabekeriak konplize egiten gaitu.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna