Albisteak

Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia

2017-05-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin eta Biyak Batekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko.

Maiatzaren 11an, Zaharren Etxean Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du.

Udalak, gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero.

Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak …

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna