Gehien behar dutenen egoera hobetzeko eginiko tasak 2014 urterako
2013-11-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Aurreko astean 2014ko tasak jasotzen dituen ordenantza fiskalak onartu genituen, eta beste urteetan ez bezala zenbait ordenantza errotik aldatu ditugu. Bi ezaugarri nagusi biltzen dituzte ordenantza berri hauek, alde batetik, behar gehien duten herritarrei laguntzeko eginak daude eta beste aldetik, herriko elkarteei eta herri bizi bati bide berriak irekiko dizkie udal baliabideak doan utziaz.
Hilabete osoa emakumeenganako biolentzia lantzeko
2013-11-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Urteroko moduan, emakumeen zentroan, datorren azaroak 25, emakumeenganako biolentziaren aurkako eguna dela eta lanean ari dira. Aurten, egun horren tratamendua zabaldu egin da bai ekimen kopuruan nahiz mediatikoki eman zaion garrantzian.
Udaletxeak egingo dituen 5 kontratazioen aukeraketaren emaitzak
2013-11-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
“Enplegua indartzeko” Gipuzkoako foru aldundiaren programaren barruan Lasarte-Oriako Udalak egun osoko eta bost hilabeterako bost kontratazio egingo ditu. Lanbideren bidez eta Udaleko baremazio irizpideak kontutan harturik eginiko aukeraketa prozesuan hauek izan dira emaitzak:
AI, MAITE MAITEA! EZ IEZADAZU HORRENBESTE MAITE ETA MAITE NAZAZU HOBETO – emakumearen zentroan tailerra
2013-11-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Sexuen arteko elkarbizitzarako emakumeen zentroak ekintza desberdinez beteriko hilabetea antolatu du azaroak 25an ospatzen den “Emakumeenganako biolentziaren aurkako nazioarteko eguna” dela eta. Hauen artean bihar, azaroaren 13an, zentroan bertan egingo den tailer hau.
Bihar azaroko Udalbatzarra burutuko da
2013-11-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, AZAROAK 12, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
Udaletxeko barne funtzionamenduaren eraginkortasuna hobetzeko berrantolaketa prozesua
2013-11-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarte-Oriako Udalak, alde teknikoa nahiz gizatiarra landuko duen barne funtzionamenduaren berrantolaketa prozesua jarri du martxan gaur egungo Udaletxeko funtzionamendua aztertu eta aurrera begira herritarrei emango zaien zerbitzua eraginkorragoa izateko antolaketa eredu berri bat prestatzen hasteko helburuarekin.
Lasarte-Oriako Udalak gure herriko biktima guztien omenezko ekitaldia burutu du
2013-11-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Goizeko 10etan, Askatasunaren parkean kokaturik dauden Gotzon Huegunen eskulturaren parean herri honetako biktima guztien omenezko ekitaldi bat egin du Lasarte-Oriako Udalak. Bertan, BILDU, PSE, EAJ, LOHP eta Marisa Zubiri zinegotzia elkartu dira bakea lortzearen aldeko pauso berri batean.
2014ko ordenantza fiskalak onartu dira udalbatzarrean
2013-11-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Gaur, 2013ko azaroaren 8an, buruturiko udalbatzarrak 2 puntu orokor eta ordenantza fiskalen emendakin partzialak bozkatu ditu. Jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.+
Larunbatean baserriko produktuen azoka berezia egingo da Okendo plazan
2013-11-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Datorren larunbatean, azaroak 9, Lasarte-Oriako BASERRIKO PRODUKTUEN FERIA BEREZIA burutuko da Okendo plazan goizeko 10etaik 14etara, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta.
Bihar ospatuko den ez-ohiko udalbatzarrean hurrengo urteko tasak finkatuko dira
2013-11-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ostiralean, AZAROAK 8, goizeko 9:30etan, EZ-OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian, hurrengo urteko tasak jasotzen dituen ordenantza fiskal berriak onartzeko eta hurrengo gaiak Lantzeko: