Albisteak
Hilabete osoa emakumeenganako biolentzia lantzeko
2013-11-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Urteroko moduan, emakumeen zentroan, datorren azaroak 25, emakumeenganako biolentziaren aurkako eguna dela eta lanean ari dira. Aurten, egun horren tratamendua zabaldu egin da bai ekimen kopuruan nahiz mediatikoki eman zaion garrantzian.
Emakumearen zentroan, Sexuen arteko biolentzia pasarteak normalki ez direla kasu puntualak eta hauetako gehienetan historiarenbat aurretik badagoela uste dute. Beraz, gai honen inguruan aritzerako orduan alor ugari landu behar dira, bai hezkuntza nahiz kulturalak eta adin tarte guztiak kontutan hartu behar dira gertakari hauek ekiditeko.
Ekimen guztiak bi enpresaren artean antolatu eta adostu dira: alde batetik Eulen, orain artean zentroa zuzendu duen enpresa eta bestetik azarotik aurrera kudeaketa berria egiten ari den Daiteke enpresa.
Egitaraua:
Azaroak 6 eta 13. Asteazkena. 18:00etan.
“¡Ai maite maite! Ez nazazu horrenbeste maite eta maite nazazu hobeto”
Myriam Herbón emakumeen enpoderamentuan eta genero biolentzian adituaren eskutik maitasun erromantikoaren inguruko tailerra.
Sexuen elkarbizitzarako emakumeen zentroan
Azaroak 15. Ostirala. 19:30etan.
Emakumeen zentroko interpretazio taldearen eskutik antzerkia.
“Madameren kabareta”
Manuel Lekuona Kultur etxean
Gonbidapen bidezko sarrera dohainik.
Zentroko 12 emakumeren artean osaturiko talde amateurrak azken hilabeteetan beraiek sorturiko “kabareta” interpretatuko dute eta bertan Mademe bat, Mago bat, Mexikar bat, Arabe bat, Errusiar bat,…izango dira beraiek sorturiko pertsonaiak guztiak.
Azaroak 19. Asteartea. 18:30etan
“Blue Valentine” Bideo-foruma
Dereck Cianfrance 2010
Moderatzaileak: Zentroko berdintasun teknikariak
Manuel Lekuona Kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Genero indarkeriaren inguruko zikloa – Tratu txar desberdinak.
Azaroak 22. Ostirala. 21:30etan
Afari herrikoia , dantzak eta DJa
Araeta jatetxean
Afarirako apuntatzeko epea hurrengo azaroak 19ª izango da.
Azaroak 23. Larunbata. 11:00etan.
Haurrentzako ipuin kontalaria “Bizarrurdinak”
Maite Franco
Ohiko estereotipo sexistak hausteko ipuinak
Azaroak 25. Astelehena. 19:00etan
Emakumeenganako biolentziaren aurka elkarretaratzea.
Okendo plazan.
Abenduak 14. Larunbata. 10:00etan
Lasarte-Oriako emakume gazteei zuzenduriko autodefentsa feminista tailerra.
(16 eta 30 urte bitartean)
Emagin elkartea
Gaztelekua