Albisteak

Lasarte-Oriako Udalak gure herriko biktima guztien omenezko ekitaldia burutu du

2013-11-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Goizeko 10etan, Askatasunaren parkean kokaturik dauden Gotzon Huegunen eskulturaren parean herri honetako biktima guztien omenezko ekitaldi bat egin du Lasarte-Oriako Udalak. Bertan, BILDU, PSE, EAJ, LOHP eta Marisa Zubiri zinegotzia elkartu dira bakea lortzearen aldeko pauso berri batean.


 

Ekitaldia irekia eta xumea izango da; alderdi guzti hauen artean adostu diren minimoetan oinarriturikoa baina pauso handi bat suposatzen duena herri honen historian. Bertan, bere garaian legebiltzarrean alderdi guztiek onartu zuten testu bat irakurri du Alkateak:


 

"Etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak biolentziaren bidegabekeriaren aitortzea eskatzen dute, sortutako minaren eta biktimen duintasunaren aitortzea, biktima guztiek egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea dutelarik"


 

Ondoren, lore zentro bat jarri eta 5 minutuko isilune bat egin da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna