Gaur goizean udalerriko ikasleek udalbatzar berezia burutu dute

2014-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Euskara eta Hezkuntza

LH2 eta LH3ko ikasleek beste urte batez, Agenda 21 programaren barruan, Udaletxera zenbait eskaera eta konpromiso ekarri dituzte gaur goizean egin duten Udalbatzarrean Alkate eta zinegotzien aurrean.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak joan den ekainaren 10ean ohiko udalbatzarra burutu zuen

2014-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Asteartean, 2014ko ekainaren 10ean buruturiko udalbatzarrak 5 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

Bihar arratsaldean Anitzen sarearen urteko bigarren batzarra

2014-06-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Bihar, ekainaren 11, arratsaldeko 18:00etan Udaletxe zaharreko Pleno Aretoan, lehengo urtean sortu zen ANITZEN SAREAren urteko bigarren batzarra ospatuko dugu. Bertan, azken hilabeteetan elkarteek egin dutena konpartitzeaz gain, urte honetan antolatu nahi dugun ANIZTASUNAREN JAILADIAZ arituko gara. Beraz, ekar itzazue zuen proposamen eta ideiak.

gehiago irakurri

"Zure enpresa nola sortu eta kudeatu" ikastaro berria

2014-06-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Ekainaren 19 eta 20 bitartean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kulturetxean, bai ekintzaileei baita lan merkaturatzeko helburuarekin autoenpleguan aukera ona ikusten dutenei ere zuzenduta dagoen ikastaroa emango da.

gehiago irakurri

Hurrengo asteazkenean ikastetxeetako ikasleen ordezkariekin Udalbatzar berezia egingo da

2014-06-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Joan den maiatzaren 14an Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan ikasleen arteko foroa egin zen Udaletxera eman beharreko eskaera eta konpromisoak aztertu eta bateratzeko. Aurten, “Elikadura jasangarria” hartu dute gai moduan eta Sasoeta-Zumaburuko nahiz Landaberri-Garaikoetxeako LH2 eta LH3ko ikasleak udalbatzarrean egongo dira asteazken honetan goizeko 11:30etatik aurrera alkateari eta gainontzeko zinegotziei beraien kezkak agertzeko.

 

gehiago irakurri

“Merchandising bisuala salmentarako” tailerra merkatarientzako

2014-06-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Hurrengo asteazkenean, ekainaren 12an, estrategia komertziala hobetu nahi duten merkatarientzako tailer bat hasiko da. Ba al dakizu zure dendako ze zatian saltzen duzun gehien,  etekinik ateratzen al diozu? Sartzen direnek begiratu bakarri egiten duten eta ezer erosi gabe irteten dira?

gehiago irakurri

Bideo foruma Emakumearen Zentroan

2014-06-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Ekainaren 11ean, asteazkenean,  arratsaldeko 18:00tan Lasarte-Oriako Emakume Zentroan pelikula bat ikusteko aukera izango da. Ondoren hizketaldi zuzendua izango da genero ikuspegia kontuan hartuz. 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean, ekainak 10, ohiko udalbatzarra burutuko du

2014-06-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak datorren ASTEARTEAN, EKAINAK 10, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Gaur arratsaldean trinketean “Hablan los ojos” dokumentala ikusteko aukera

2014-06-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

ETA-ren adierazpenaren ondoren bakoitzak dugu gure errelatoa gertatutakoaren inguruan eta normalean errelato horien arteko solasaldirik ez da ematen, ez dugu pentsatzen dugun abeste pentsaera bat dutenekin elkartrukatzen. Gorka Espiauk “Hablan los ojos” dokumental honetan sei pertsona jartzen ditu aurrez aurre, bakoitza bere bizipen ezberdinarekin eta bere errelatoarekin, eta elkarri entzutea posible dela erakusten digu eta hori egiteko gonbidapen bat ere bada era berean.

gehiago irakurri

“Liburutegiaz gozatzen ikasi”

2014-06-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Ekainak 11,arratsaldeko  15:00etan  udal liburutegira bisita gidatua egiteko aukera izango da “Liburutegiaz gozatzen ikasi” liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak eta funtzionamendua ezagutzeko, ordenagailuan bilaketa, katalogoak... 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna