Albisteak
Gaur arratsaldean trinketean “Hablan los ojos” dokumentala ikusteko aukera
2014-06-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
ETA-ren adierazpenaren ondoren bakoitzak dugu gure errelatoa gertatutakoaren inguruan eta normalean errelato horien arteko solasaldirik ez da ematen, ez dugu pentsatzen dugun abeste pentsaera bat dutenekin elkartrukatzen. Gorka Espiauk “Hablan los ojos” dokumental honetan sei pertsona jartzen ditu aurrez aurre, bakoitza bere bizipen ezberdinarekin eta bere errelatoarekin, eta elkarri entzutea posible dela erakusten digu eta hori egiteko gonbidapen bat ere bada era berean.
Beraz, gaur arratsaldeko 19etan Trinketean egingo dugun saioak helburua hori izango du udalerri honetan bizi garenon arteko elkarrizketa, elkarezagutza eta iritzien elkartrukatzea.
Dokumentala: “Hablan los ojos”
Zuzendaria: Gorka Espiau
Ondoren kafe-hizketaldia zuzendariarekin.