Agenda 21 Eskolarra foroak bere proposamenak azaldu ditu

2016-06-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Efizientzia energetikoari eta mugikortasunari buruzko gaiez aritzeko bildu da Agenda 21 Eskolarra foroa. Jesus Zaballos alkatearen Maite Iglesias hezkuntzako zinegotziaren aurrean azaldu dute beren lana, eta hainbat kontu planteatu dizkiote Udalari.

gehiago irakurri

Hautatu da Jaietako kartela

2016-05-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ainhoa Iturrioz Alcorta lasarteoriatarraren diseinua izan da aukeratua 2016ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak banatu dute saria eta aurkeztu dute kartel irabazlea.

Ikusi aukeratutako kartela

gehiago irakurri

400 euro arteko sariak gidabaimena euskaraz ateratzeko

2016-05-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Buruntzaldeko auto-eskola guztietako ordezkariak eta eskualdeko udalen izenean Jon Antxordokik, Lasarte-Oria Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak, “Gidabaimena euskaraz” 2016ko kanpaina aurkeztu dute.

gehiago irakurri

Onetsi dira Buenos Aires aldapako eta Goikaleko proiektuak

2016-05-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak ostiralean onetsi zituen Buenos Aires aldapan eta Goikale-Askorena plazan irisgarritasuna hobetzeko proiektuak. Obrek 1.215.000 euroko kostua dute, eta Eusko Jaurlaritzaren milioi bat eurorekin finantzatuko ditu.

gehiago irakurri

Dantzari Eguna eta Dantzari Txiki Eguna ospatuko dira

2016-05-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Asteburu honetan Dantzari Eguna eta Dantzari Txiki Eguna ospatuko dira Okendo Plazan, Erketzek antolatuta. Aurtengo talde gonbidatuak Faltzeskoa eta Andoaingoa dira.

 

 

gehiago irakurri

KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan

2016-05-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.

gehiago irakurri

Euskarazko lanbide heziketak aukera gehiago ematen ditu

2016-05-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urtearen garai honetan hainbat eta hainbat gazte ari dira erabakitzen zein lanbide ziklotan eman izena. Ez da erabaki erraza izaten eta Buruntzaldeko Udalok laguntza eskaini nahi diegu gazte horiei, eta animatu, ikasketa horiek D ereduan, euskaraz, egitera.

gehiago irakurri

Bidegorriko bide-tarte berri bat Ola Kalean

2016-05-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Erabiltzeko moduan dago Ola Kaleko bidegorriaren tarte berria. Norabide bikoitzeko tarte hau, 150 metro luzekoa eta 2'20 metro zabalekoa, Oria ibaiaren paralelo igarotzen da. Zalantzarik gabe, beste aurrerapauso bat da, gure udalerriaren barruan mugikortasun sostengarriago eta osasungarriago baten alde Lasarte-Oriako Udalak egin duen apustuan. Obra honekin, Lasarte-Oriak bere bidegorrien sare munizipala 6,35 km-ra luzatu du.

 

 

gehiago irakurri

Kirolaren Sustapen Jardunaldia

2016-05-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Joan den larunbatean Udal kirol zerbitzuak antolatutako sustapen kanpainaren azkeneko jardunaldia garatu zen. Saioa atletismoko instalazioan izan zen eta partaideek kirol honen hastapeneko zenbait ariketa egin zituzten.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren ostegunean maiatzak 26 hauteskundeetako mahaikideen zozketa egingo du

2016-05-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren ostegunean, maiatzak 26, goizeko 09:30tan, ez ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna