Albisteak

Agenda 21 Eskolarra foroak bere proposamenak azaldu ditu

2016-06-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Efizientzia energetikoari eta mugikortasunari buruzko gaiez aritzeko bildu da Agenda 21 Eskolarra foroa. Jesus Zaballos alkatearen Maite Iglesias hezkuntzako zinegotziaren aurrean azaldu dute beren lana, eta hainbat kontu planteatu dizkiote Udalari.

 

Alkateak, lasarteoriatar eskola-umeei egindako lana eskertu ondoren, zehatz-mehatz erantzun die herriko argiterian efizientzia energetikoa hobetzeari buruz egindako galdera guztiei.

 

Interbentzioak hainbat konturi buruz izan dira, hasi gai puntualetatik, hala nola kale bateko argiteriaren egoera (esate baterako, Urdaburu Plazakoa edo Tximistarreta Parkekoa), eta hobekuntzak egiteko proposamenetaraino, hala nola kaleko argiteria eta haren efizientzia energetikoa hobetzekoa, kale-argi zaharren ordez pixkanaka farola efizienteagoak eta argi-kutsadura txikiagoa eragingo dutenak jarriz.

 

Mugikortasun sostengarriari dagokionez, herriko bidegorrien sarea zabaltzeko eskatu dute, eta, batik bat, Lasarte-Oriako ikastetxe guztietara irits dadila. Bizikletak alokatzeko sistema bat sustatzeko ere eskatu dute, bidegorrietan barrena zirkulatu ahal izateko.

 

Sentsibilizazio-kanpainak egitea proposatu dute, hala nola:

 

Energia berriztagarriei buruzko kontuak ere planteatu dituzte, eta Udalari proposatu diote eraikin munizipaletan eguzki-plakak instalatzea, beste leku batzuetan ezartzeko laguntzak bideratzea eta energia berriztagarriak baliatzen dituzten eraikinen eraikuntza sustatzea.

Agenda 21 "Buletina"

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna