Lasarte-Oriako kirol-instalazioetan abonatuta daudenentzako eskaintzak

2017-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako kirol-instalazioetan abonatuta daudenei Udalak gogorarazten die ezen, kiroldegi eta kirolgune munizipaletan nahiz Buruntzaldeko kirol-instalazio mankomunatuetan (Andoain, Urnieta eta Usurbil) eskaintzen zaizkien kirol-zerbitzuez gain, jarduera fisikoarekin zerikusia duten eskaintza berezien aukera zabal bat daukatela eskueran.

gehiago irakurri

Irekitzera doa kiroldegiko ikastaroetarako epea

2017-08-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 1etik aurrera irekiko da Kirolen Zerbitzu Munizipalak 2017/2018 denboraldirako eskainiko dituen kirol-jardueretan izena emateko epea.

Funtsean, bere horretan mantentzen da iazko kurtsoko kirol-eskaintza, helduentzako jardueretan bezala haurrentzakoetan ere.

gehiago irakurri

Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak

2017-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea irailaren 4etik 6ra da, zentroan bertan.

Hauek dira ikastaroak:

gehiago irakurri

Irailaren 1etik aurrera Udalaren Kirol Instalazioetan neguko ordutegia martxan jarriko da

2017-08-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 1etik  aurrera Lasarte-Oriako Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia eta Kirol Gunea) neguko ordutegiakin irekiko dira berriro.

Kiroldegian: Astelehenetik ostiralera 7etatik 22,30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.

Kirol Gunean: Astelehenetik ostiralera 15:30etatik 22:30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.

gehiago irakurri

Irailaren 1ean epea irekiko da 2017-2018 kirol jardueretan izena emateko

2017-08-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 1ean zabalduko da Udal Kiroldegian egiten diren kirol jarduera ezberdinetan izena emateko epea.

Jardueren eskaintza zabala da, bai uretan eta baita lehorrean ere, eta pertsona heldu nahiz gazteei zuzenduta dago.

gehiago irakurri

Buruntzaldeako 7. futbol topaketak

2017-08-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Zazpigarrenez Buruntzaldea izenarekin kirolaren arloan hitzarmen baten bidez elkarlanean diharduten Udalek (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) bailara mailako futbol topaketa antolatu dute.

Lehiaketa Urnietako kirol instalazioetan jokatuko da irailaren 9an eta 10ean.

Irailaren 9an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan hasita, mutilek areto futboleko final erdiak jokatuko dituzte. Lasarte-Oria ordezkatuz Izkiña taldeak jokatuko du. Talde hau izan da Ostadar SKT-k herrian antolatutako areto futboleko txapelketaren irabazlea.

gehiago irakurri

Instalatuta dago hondakin organikoarentzako poltsak banatzeko makina

2017-08-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak makina berri bat instalatu du, kontainer marroietan hondakin organikoak uzteko poltsak biodegradakorrak banatuko dituena. Makina hori udaletxe zaharreko sarreran dago ipinia.

Poltsa biodegradakorrez berriro hornitu beharra duten pertsonek udaletxe zaharrera etorri beharko dute kontainerreko txartelarekin. Makinak txartela txartel-irakurgailura hurbildutakoan ematen ditu poltsak, 50 poltsako sorta banatuz. Erabilera desegokiak saiheste aldera, erabiltzaile bakoitzak 4 hilean behin eskuratu ahalko ditu poltsak.

Joan den uztailean eta abuztuan poltsa biodegradakorrak kaleko merkatuan jaso zituztenek ezingo dute makina erabili datorren urriaren 25era arte, harik eta 4 hilabeteko epea igaro den arte.

Makina banatzailean gorabeheraren bat gertatuz gero, berria baita eta probako epe bat pasatu behar baitu, udalari jakinarazi behar diozue, eta handik arazoa lehenbailehen konpontzen saiatuko dira.

 

gehiago irakurri

Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak salatzeko elkarretaratzea

2017-08-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak bere gaitzespenik erradikalena adierazten die Bartzelonan eta Cambrilsen abuztuaren 17ko ostegun honetan egindako atentatu terroristei.

gehiago irakurri

Oinezko 2 pasabide egiteko obrak Oria Etorbidean, N-1 / 451 errepidean.

2017-08-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herritar estimatuok:

Abuztuaren 22an, 23an eta 24an (eguraldiak besterik agindu ezean) N-1 errepiderako sarbidean oinezkoentzako 2 pasabide egiteko asfaltatze-lanak egiteari ekingo zaio.

Bandoa        Planoa

gehiago irakurri

Erregeen kabalgata antolatzeko hiru urteko hitzarmena

2017-07-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Alkatea den  Jesus Zaballosek eta MEGABAko lehendakaria den Boris Nogalesek hiru urteko hitzarmena sinatu zuten atzo, eta horren bitartez, Udalak, 2019ra arte, Erregeen Kabalgata antolatzeko laguntza emateko konpromisoa hartzen du.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna