Hastera doa Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua
2017-10-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Bihar asteartearekin, 18:00etan abiatuko da Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua, Kulturetxean herritarrentzat egingo den bilera ireki batekin. Planak herriaren diagnostikoa egingo du irisgarritasunari dagokionez, eta hura etapaka hobetzeko plan bat proposatuko du.
Argituz-en txostena aurkeztu da
2017-10-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Aurkeztu da Memoria partekatu baterantz txostena. Argituz-ek egindako txostenak 23 lasarteoriatarren testigantzak jasotzen ditu, bai halaber gure herrian 1956tik 2016ra bitartean gertatutako bortizkeriazko ekintzen zerrenda bat.
Pablo Garaikoetxea ikastetxean galdara berri bat instalatzea adjudikatu da
2017-10-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Climatizaciones Orio S.L. enpresa arduratuko da Garaikoetxea ikastetxeko galdara-gela eraberritzeaz eta galdara berria instalatzeaz. Inbertsioaren kostu totala 72.676 eurokoa izango da.
Horrela konponbidea emango zaio lehenbailehen heldu beharrekoa zen arazo bati, oraingo galdarak dauzkan gabeziak direla-eta ordeztu beharra baitzegoen. Lizitazioko prezioa 78.035 eurokoa zen, eta obra eta hornidura Climatizaciones Orio S.L. enpresari adjudikatu zaizkio, hark eskaini baitzuen preziorik hoberena, 3 urteko garantiaz gain.
Udalbatzarrak datorren asteartean, urriak 10 ohiko bilkura ospatuko du
2017-10-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak datorren asteartean urriak 10, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Ireki da Lasarte-Oriako 2017ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua
2017-10-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ireki da Lasarte-Oriako 2017ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.
BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 10. EGUNA
2017-10-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urriaren 8an (igandea) Buruntzaldeako Ibilbideen 10. eguna ospatuko da. Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Oriak baditu bere historia gogorarazten dituen kartelak
2017-10-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria Guztion 2017 programarekin auzoaren historiaren elementu enblematikoekin heldu da Oriara. Dagoeneko zintzilikatu dituzte Brunet fabrikaren oroimenez hainbat argazki, hango hainbat langilerena eta baita Sorgin-dantza eta musika taldearen beste hainbat ere.
Udalak ostiralean ospatutako ez ohiko Udalbatzarrean hartutako erabakien emaitzak
2017-10-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko irailaren 29an buruturiko ez ohiko Udalbatzarrak eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketaren datuak ikusgai dituzue:
Zinema eta memoria historikoa, urriko kultur argudio nagusiak
2017-10-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zinemaren itzulera –haurrentzat, helduentzat eta zineforuma- eta Islada Ezkutuaken hitzaldi zikloa dira antzerkia faltako ez duen kultur programazio baten osagai erakargarri nagusiak.
Urriko zinemak honako zinema programazioak dakarzkigu. Haurrentzako zineman: 8an, Ritxard Zikoina (euskaraz); 15ean, Gru. Mi villano favorito; 22an, Emoji: la película eta 29an, Cars 3 K. Helduentzako zineman: 8an, La seducción; 15ean, Barry Seal; 22an, Detroit eta 29an, Churchill. Okendo zineforumean: 6an, Dunkerkey, eta 20an, Estiu 1993, azpitituludun jatorrizko bertsioan. Gainera, 27an, Goazen 4. Denboraldiaren 1. kapituluaren aurrestreinaldia proiektatuko da.
2017ko Sasoetako jaietako programak nobedadeak ditu
2017-09-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteak Sasoetako jaietako azpiegitura eta finantzazioa 3 urtez bermatuko duen hitzarmena sinatu dute. Guztira 9.670 euro.
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus zaballosek, Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko ordezkaria den Iban Muñozekin batera, hitzarmena sinatu dute. Bertan jasota gelditzen da, Udalak bere gain hartzen duela hurrengo hiru urteko Sasoetako jaiak antolatzeko behar den finantzaketa eta azpiegitura. Banaketa hurrengoa da, 2.935€ 2017rako, 2.976€ 2018rako, eta 3.017€ 2019rako. Txus Muñoz, jaietako zinegotzia eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko Pepita López eta Ángel López ere bertan ziren.