Albisteak
Erregeen kabalgata antolatzeko hiru urteko hitzarmena
2017-07-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Alkatea den Jesus Zaballosek eta MEGABAko lehendakaria den Boris Nogalesek hiru urteko hitzarmena sinatu zuten atzo, eta horren bitartez, Udalak, 2019ra arte, Erregeen Kabalgata antolatzeko laguntza emateko konpromisoa hartzen du.
Onartu den 3 urteko hitzarmen horrek, kudeaketarako hobekuntza dakar, elkarteak urtearen hasieran laguntza jasotzea, alegia. Hitzarmenean onartutako urteko diru-laguntzak hurrengo hauek dira:
- 2017ko ekitaldirako: 5.105,00 €
- 2018ko ekitaldirako: 5.176,00 €
- 2019ko ekitaldirako: 5.248,00 €
Udala toki publiko zein munizipalak lagatzera konprometitzen da. Baita hitzarmen honen objektu diren jarduerak garatzeko beharko diren instalazioak ere. Tasarik gabe, eta libre baldin badaude.
Ordainean MEGABA elkartea hurrengo hauetara konprometitzen da:
-
Zuzendaritza teknikoa eta elkartea mantentzeko gastu orokorrak (pertsonala bilatzea, jantziak eta karrozak mantentzea...).
-
Eguberrietako motiboekin karroza bat egitea, urtarrilaren 5ean desfilatuko duena.
-
Urtarrilaren 5eko desfilea antolatzea.
-
Hirugarren adinekoen Atsobakar egoitzara joatea hango egoiliarrei opariak banatzeko, Udalarekin elkarlanean arituz ordutegiei eta formei dagokienez.
-
Morroiek gutunak jasotzea eta karameluak banatzea Okendo plazaren eta Brigitarren plazaren ingurumarietan.
-
Brigitarren kaperan Errege Magoei harrera egitea, berez kabalkada dena abiatu aurretik.
-
Berez kabalkada dena amaitutakoan, kabalkadako figurante esanguratsuenen eszenifikazio txiki bat egitea Udaletxeko atarian.
-
Amaierako ekitaldi gisa, Errege Magoak udaletxeko balkoian agertzea, jasotako gutunetakoren bat irakurtzeko eta karameluak jaurtitzeko.
Erregeen Kabalgatarako 2017ko aurrekontua 5.565 eurokoa izan zen. Beraz, Udalak kostuaren %92 hartzen du bere gain.