Zabalik dago gazteentzako entsaio-lokalak eskatzeko epea

2017-07-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak, herri honetako musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan horretarako dauden lokalak. Horiek erabili ahal izateko, horien eskaera egiteko epea ireki da, uztailaren 21era arte. Interesatuek eskaera-orri bat bete beharko dute eta udaletxeko erregistroan entregatu.

gehiago irakurri

Antzerki-lanaren bertan behera geratzen da

2017-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udal honekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, bertan behera geratzen da Ganso & Cía. konpainiaren “Walkman” antzezlana, datorren ostiral 14an Okendo plazan egitekoa zena.

Arren, barka itzazue eragozpenak.

gehiago irakurri

Udako txokoetako haurrek banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute

2017-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udako txokoetan parte hartzen duten neska-mutilek homofobiaren kontrako tailerrak egin dituzte Gehiturekin batera. Dibertsitate afektiboari buruzko tailer horiek amaitutakoan, banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute.

Jesus Zaballos alkatea han izan da, udalbatzako beste kide batzuekin batera, haurrak bankua pintatzen ari ziren bitartean, eta nabarmendu du garrantzizkoa dela haurrek txikitatik normaltasunez hartzea dibertsitate afektiboa, beren bizitzen parte baita.

gehiago irakurri

Udalak hiru urterako hitzarmena sinatu du Aterpearekin

2017-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur goizean, Aterpea merkatari-elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko hitzarmen bat sinatu da, gure herrian merkataritza aktibatzea eta indartzea bilatzen duena. Aurtengo berritasuna da hitzarmena hiru urterakoa dela.

Jesus Zaballosek (Udalaren izenean) eta Ramon Ormazabalek (Aterpea ordezkatuz) sinatu zuten hitzarmena, Udalak eta Aterpeak 2017-2019 epean aurrera eramango dituzten jarduketetarako marko gisa balioko duena.

gehiago irakurri

Kalbario Bidean hondoratutako espaloiaren konponketa

2017-07-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak Construcciones Mariezkurrena enpresari adjudikatu dio Kalbario Bidean hondoratutako espaloi-tartearen konponketa, 32.345 euroan. Obrak jada hasi dira.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean, uztailak 11 ohiko bilkura ospatuko du

2017-07-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak, datorren asteartean, uztailak 11, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Saharako eta Txernobylgo haurrei harrera

2017-07-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Atzo, uda honetan gure udalerrira etorri diren lau haur saharauiek eta bi ukrainarrek harrera beroa jaso zuten udaleko txokoetako haurren aldetik eta Udalaren aldetik.

Jesus Zaballos alkateak ireki zuen Dimas, Valentin, Mahmud, Mohamed-Lamn, Sidahmed eta Wahba haurrei harrera egiteko ekitaldia. Udako Txokoetako haur eta begiraleek eskainitako agurraren ondoren, alkateak azpimarratu zuen solidarioak izan beharra dagoela eta udaleko hilabeteotan harrera on bat egin behar zaiela haur horiei, hainbat arrazoirengatik behar dituzten "oporrak" egitera irten baitira beren lurretatik.

gehiago irakurri

Uztaileko kultura-programazioa

2017-07-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Uztaileko kultura-programazioa kalera tokialdatuko da. Aire libreko zinema, kale-teatroa, musika bariatua eta auzoetako festak dira jarduera nagusiak. Santa Ana egunaren jiran, Lasarte-Orian tradiziozkoak diren artisau-azoka eta parodia izango ditugu.

Atzo Kultur Kale Zikloaren programazioa aurkeztu bagenuen, gaur Udalak Kultura departamentutik antolatu dituen edo babesten dituen hainbat jarduera gehitu behar ditugu.

gehiago irakurri

Kirol-arloko dirulaguntzen deialdia

2017-07-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Ekainaren 22an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko Lasarte-Oriako kirol arloko diru-laguntzen deialdia.

Diru-laguntzen lerroak eta banatuko diren zenbatekoak ondoko hauek dira: Laguntza arruntak 62.000,00 euro, laguntza puntualak 12.000,00 euro, emakumeen kirol federatuaren sustapena 8.000,00 euro eta  Jon Tecedor diru-laguntza 1.800,00 euro.

Diru-laguntzen banaketa arautuko duten oinarri espezifikoak 2016an onartutakoak dira (GAO, 2016ko azaroaren 10a).

Interesa duten elkarteek 30 lan-eguneko epea (abuztuaren 8a arte) dute laguntza eskaera aurkezteko.

GAOn argitalpena: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/06/22/c1704400.pdf

Udaleko web orria: http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2941.shtml

 

gehiago irakurri

6 kontzertuk osatuko dute Kultur Kale Zikloa 2017

2017-07-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Larunbata honetan abiatuko da Kultur Kale Zikloa, eta aurten 6 kontzertu eskainiko dizkigu Lasarte-Oriako geografia osoan zehar. Gure plazenetan oso musika bariatuaz gozatzeko 6 aukera.

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso jaietako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak aurkeztu dituzte aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak. Kontzertuak larunbatez izango dira, 20:00etan, Lasarte-Oriako 6 auzotan.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna