Hurrengo ostiralean ez-ohiko udalbatzarra burutuko da

2013-09-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak hurrengo OSTIRALEAN, IRAILAK 27, 930etan, EZ-OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Eskola-orduz kanpoko jarduera hezigarrientzako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

2013-09-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Deialdi honen xedea guraso-elkarteek garatzen dituzten eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarriei laguntza bat ematea da. Horretarako Lasarte-Oriako Udalak norgehiagoka erregimenean emango dituen diru-laguntzak eskatzeko oinarriak argitaratu ditu GAOan.

gehiago irakurri

Hirigintzako Aholku Kontseilua sortzeko lehen bilera deialdia

2013-09-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Bihar, asteazkena irailak 25, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko udalbatzar aretoan hirigintza sailak lehenengo bilera deitu du Aholku Kontseilua sortzeko. Parte-hartzea garrantzia handia hartzen ari da Udaleko funtzionamenduan eta arlo ezberdinetan lan egiteko modu berriak ezartzen ari dira.

gehiago irakurri

Irailaren 28an maskotaren eguna ospatuko da

2013-09-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Herriko erdialdean hasi eta ondoren batez ere Urbarteko zelaietan  burutuko den Maskotaren eguna ospatuko da larunbat honetan. Bertan, maskotak protagonista nagusi izango diren ekimen ugari egongo dira ikusgai eta partehartzeko 11etatik 14etara.

gehiago irakurri

Udalak eta Islada ezkutatuak taldeak oroimen historikoaren berreskurapenean lanean jarraituko dute

2013-09-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Aurreko urteetako bideari jarraituz, “Altxamendu Militarrean eta Diktadura Frankistan Gipuzkoan edota gipuzkoarrek jasandako gertaeren oroimena berreskuratu, egia ezagutu eta gertaerak aitortzea” helburu duen diru-laguntza programa martxan jarri du Diputazioak aurten ere.

Hain zuzen, Lasarte-Orian garai eta gertaera horiek ikertzeko talde baten sorrerak bultzatu zuen Udala iaz egitasmo honetan parte hartzera.

gehiago irakurri

Hurrengo ostiralean Worldkafea izango da Okendo plazan

2013-09-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Talde lana oinarri, herritar bakoitzaren bizipen eta iritzi trukaketa gauzatu nahi da giro goxoan  kafe baten bueltan. Entzun, esan, idatzi, marraztu eta ondo pasatzeko gonbitea egiten zaio herritar orori. Jatorri anitzeko herritarrek osatzen duten jakinduria kolektiboa mahaigainertzeko tresna izan nahi du World Kafeak, ideiak modu sortzaile baten eraikitzeko tresna.

 

Beraz, gure herriko jatorri eta kulturen arteko harremanetaz hitz egin, entzun, sentitu, hausnartu eta amestu nahi duzuen guztiek aulki eta kafea izango duzue zai irailaren 27an arratsaldeko 18:00tan Okendo Plazan.

gehiago irakurri

Gaur arratsaldean Udaletxe berria aurkeztuko da ofizialki

2013-09-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Abuztutik Udaletxe berria herritarrei zerbitzu ugari eskaintzen ari bada ere orain artean ez da ofizialki aurkeztua izan eta beraz gaur, irailak 20, arratsaldeko 7etan Udalak ekitaldi txiki bat prestatu du. Ekitaldia ideia nagusi batean oinarrituko da,, orain artean herritarrentzako arrotza zen eraikin berria guztiona bilakatzea. Eta horretarako herriko elkarte eta taldeak izango dira gaurko protagonista nagusiak berriro ere. Emozioen hormaren bidez, eta gaur izenpetuko dutenekin, 75 talde inguru izango dira Udalaren hormetan agertuko direnak eta eraikina modu honetan herritarren eskuetan jarriko dutenak.

gehiago irakurri

Bozeramaileen batzordeak Antzuolan jazo den lasarteoriatar baten heriotzaren inguruko adierazpen bat adostu du

2013-09-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udaleko bozeramailen batzordeak, atzo Antzuolako errepide batean lanean ari zen lasarteoriatarraren  heriotza dela eta adierazpen instituzional bat adostu du:

Antzuolako lan istripuan gertaturikoaren inguruko adierazpen instituzionala

Atzo goizean, Gipuzkoako Foru Aldundia GI-632 errepideko Antzuola-Bergara tartea eraikitzeko egiten ari den lanetan J.I.A.R. 33 urteko Lasarteoriatar langilea hil zen.

 

gehiago irakurri

Mugikortasun astea dela eta gaur kale nagusia itxita egongo da

2013-09-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Irailaren 16an hasi zen aurtengo mugikortasunaren astea eta hurrengo 22arte iraungo du, tartean ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dugularik, mugi zaitez aire garbiago baten alde lemapean.

Atzo Mugikortasun parkea ezarri zen Okendo plazan eta asko izan ziren bertara hurbildu eta irisgarritasunarekin lotutako jolas eta jarduerak burutu zituztenak ONCEren eskutik.

 

gehiago irakurri

Euskara ikasi edo hobetzeko aukera ona eta merkea

2013-09-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Merke eta ona diptikoa

Udalak herritarrak euskara ikastera edo hobetzera animatu nahi ditu eta gogoratu euskaltegietan matrikulatzeko aukera orain dela. Gero, ordaindutako matrikularen zati handi bat errekuperatzeko aukera izango da indarrean dagoen beka-sistemaren arabera. Euskara ikasteko aukera ona eta merkea delako.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna