Albisteak

Irailaren 28an maskotaren eguna ospatuko da

2013-09-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Herriko erdialdean hasi eta ondoren batez ere Urbarteko zelaietan  burutuko den Maskotaren eguna ospatuko da Larunbat honetan. Bertan, maskotak protagonista nagusi izango diren ekimen ugari egongo dira ikusgai eta partehartzeko goizeko 11etatik 14etara.

 

Eguna goizeko 10:30etan hasiko da eta Galgoleku elkarteko laguntzarekin, Okendo plazan hasi eta Kale Nagusia, Geltoki kalea, Iñigo de Loyola kalea, Pablo Mutiozabal, Hipodromo etorbidea zeharkatuko dituzte azkenik Atsobakarrera iristeko. Egitasmo honen helburua animali hauen adopzioaren inguruan sentsibilizatzea da.

 

Behin Atsobakarrera iritsi ondoren, kategoria ugari izango dituen animali arteko lehiaketaren izen ematea zabalduko da. Lehenengo 50 partaideentzat oparia izango dira, eta gainera, material gehiago izango dugu oparitarako.

 

Honen atzetik, txakurren entrenamendu erakusketa bat ere egingo da bertara ikustera hurbiltzen diren guztien gozamenerako eta azkenik txakur gorotza biltzeari buruz sentsibilizatzeko, informazioa eta poltsak banatuko dira partaideen artean.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna