Udalbatzarrak 2015eko aurrekontua onartu du

2015-05-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Bildu , EAJ, LOHP eta Marisa Zubiri hautetsi ez adskribituaren aldeko bozkekin 21.771.000€-ko aurrekontua onartu da eta horrekin batera aurreko urteko soberakinean jatorria duen kreditu aldaketa ere onartu da. Beraz, guztira aurten Udalak 2.038.000€ zuzenduko ditu inbertsioetara kaleak asfaltatzen, Sasoeta urbanizatzen eta Zumaburuko eskola konpontzen batik bat.

gehiago irakurri

Maiatzaren 16an perkusio eztanda Lasarte-Orian

2015-05-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hirugarren urtez jarraian, maiatzaren 16an Euskal Herriko Batukaden Topaketa ospatuko dugu Lasarte-Orian. 9 batukada taldek parte hartuko dute bertan, eta aurtengoan lehen aldiz banakako izen-emateren bitartez izen emandako pertsonek baita ere , 170tik gora batukada jole guztira. Ekintzaz beterik dator aurtengo programa.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak maiatzaren 12an hartutako erabakiak

2015-05-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2015eko maiatzaren 12an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 4 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren ostiralean maiatzak 15 ez ohiko bilkura ospatuko du

2015-05-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak, datorren ostiralean, maiatzak 15, goizeko 10:00etan, ez ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

 

gehiago irakurri

Baratza zure balkoian landatzeko ikastaroan izen emateko aukera

2015-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

“Baratzea nire balkoian” izenburuarekin, herritarrari bere etxean baratze bat izateko aukera duela erakutsi nahi dugu, ekoizleen mundura gerturatuz. Honetarako, balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak eta loreontzi ezberdinak erakutsiko dituen tailerra antolatuko dugu. Aldi berean, garrantzi handia eman nahi diegu 0 kilometro kontzeptuari, garaian garaikoa kontsumitzeari eta ekoizpen ekologikokoa izateari, dena modu praktikoan, egindo dela.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean, maiatzak 12, ohiko bilkura ospatuko du

2015-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean maiatzak 12, arratsaldeko 18.30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik

2015-05-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2015. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 8 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako Udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu! Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbideari edo hemen bozka dezakezu.

OHARRA:

Ostiralean bozkatuko dira Kartel lehiaketako partaideen lanak. Interneten bidez jasotako bozketan hainbat arau hauste egon direla detektatu ondoren, Gazteria, Festak eta Kirol departamentuak honako hau adierazi nahi du:

  1. Aurten interneteko bozkak ez dira kontutan edukiko.
  2. Batzordekideek egingo dute aukeraketa.
  3. Datorren urtera begira Kartel lehiaketaren oinarriak errebisatuko dira horrelakorik gerta ez dadin.

gehiago irakurri

Lasarte-oria guztiona arte erakusketa maiatzak 7tik 17ra Mercero aretoan

2015-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Udala | Sozioekonomia

Lasarte-Oria guztiona proiektua zonalde degradatuetan interbentzio artistikoen bidez udalerriko irudia hobetzeko asmoarekin sortu zen. Dagoeneko herriko artista eta baita herritarren parte-hartzearekin zenbait horma itxuraldatzen eta dotoretzen hasiak gara merkataritzarentzat erakargarriagoak eta herritarrentzat orokorrean atseginagoak izan daitezen gure kaleak.

gehiago irakurri

Kiroldegi proiektu berri bat egiteko proposamen teknikoak osatuko ditu Udalak

2015-04-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Kirol-instalazioei dagokienez, herritarrek zein behar eta zein arazo dituzten ezagutzea da ezinbestekoa. Hori dela eta, kirol-sailak honi dagokionez eskura zuen informazio guztia bildu, kontrastatu eta konprimitu da, eta Lasarte-Oriako kirol-instalazioen azterketa osatu da. Guzti hau jasota, orain Kirol eta Hirigintza sailak kiroldegi proiektu berri baten proposamen teknikoak egiten hasiko dira.

gehiago irakurri

Ikastaro berriak emakume zentroan

2015-04-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

EZETZ DA EZETZ, GUREAK KALEAK ETA GAUAK!!! Maiatzak 6-13-20-27 (4 saio) 17.30-19.00 Emakume zentroan BIKOTEAN BIZI, ELKARBIZITZA HOBETZEKO TRESNAK Maiatzak 8-15-22 (3 saio) 19.00-21.00 Emakume zentroan

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna