Programazio zabala Zaharren Omenaldirako
2018-09-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2018ko Zaharren Omenaldia urriaren 1etik 8ra bitartean egingo da, jarduera-kopuru handi batekin. Astearen barruan, ohiko bazkari herrikoia egingo da frontoian, igande 7an.
Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo arloko zinegotziak, Jubilatuen Elkarteko Adela Manso eta Exiquio Pérez ordezkariekin batera, gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo omenaldiko ekitaldiak. Astea urriaren 1ean 16:00etan zabalduko da, bandera igotzearekin eta elkartean bertan dantzatuko den ohorezko aurreskuarekin.
Survival Zombierako doako sarrerak, 10-30 urte bitarteko gazteentzat
2018-09-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
10-30 urte bitarteko gazteak Gaztelekutik pasa daitezke bihartik, irailaren 25 asteartetik aurrera, irailaren 3 asteazkenera bitartean, urriaren 6ko Survival Zombierako doako sarrerak eskatzera. 70 sarrera daude eskuragarri eta jasotzera etorri ahala entregatuko dira, harik eta agortu arte.
Gainera, gogorarazi nahi dizuegu, sarrera jasotzera datozen 10-13 urte bitarteko gazteei bigarren sarrera bat emango zaiela jolasean zehar lagunduko dien pertsona arduradunarekin batera parte har dezaten.
“Llega 800” Lasarte-Orian
2018-09-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Komunikazio honen bidez, jakinarazten dizugu jadanik amaituta dagoela zuen udalerrian estazioak piztu zirenetik hasita 6 hilabeteko epe hori, LTDko errezepzioan gertatzen ziren gorabeherak herritarrentzako kosturik gabe konpontzeko.
Hori horrela izanik ere, jakinarazten dizuegu irailaren 30ean behin betiko amaituko dela LTDaren erabiltzaileek doako interbentzioak eskatzeko epea, 800 MHz-eko banadako 4G nodoek eragin ditzaketen afektazioengatik.
Irailaren 29an hartuko ditu Lasarte-Oriak 29. Andaluziar topaketak
2018-09-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Euskadiko Andaluziar Federakundeen Elkarteak (FARAE) 29. topaketa egingo du Michelin kirol gunean, irailaren 29an. Emanaldiak, musika, produktu tipikoak … lagungarri izango dira ekitaldia girotzeko orduan.
Michelin kirol gunean egingo da topaketa eta goizeko 11:00etan hasiko, Coro Semblante Rocierok abestuko duen mezaren bidez. Euskadiko hainbat andaluziar taldeen emanaldiez gozatu ahal izango da, baita bazkariaz ere. Bukatzeko, SonSonySal flamenko talde malagarraren kontzertua izango da.
Ahobizi edo Belarriprest, izena emateko aukerak aurkeztu dituzte
2018-09-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Erosi eta bizi Lasarte-Orian, herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina berria
2018-09-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako merkatarien eta ostalarien Aterpea elkarteak, Udalaren laguntzarekin, irailaren 24tik 29ra herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina bati ekingo dio. Lasarteoriatarrak animatu egin nahi ditu erosketak herrian bertan egin ditzaten.
Aterpeako lehendakari Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina hau, Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballos lagun zuela. Ormazabalek azpimarratu zuen herritarrak sentsibilizatu nahi dituztela Lasarte-Oriako bizitzan merkataritzak, ostalaritzak eta beste zerbitzuek duten garrantziaren inguruan.
Epaimahairako hautagaien zerrenden erakusketa
2018-09-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Irailaren 27ra arte epaimahairako hautagaien zerrenda kontsulta daiteke Udaletxeko idazkaritzan.
"Konbinatu eta mugitu", 2018ko Mugikortasunaren Europako Astearen leloa
2018-09-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak aurten ere MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAn parte hartuko du. Ekimen hori irailaren 20tik 21ra ospatuko da. Aurtengo deialdia “Konbinatu eta mugitu” lelopean egin da, eta irailaren 21an izendatuta dagoen “Autorik Gabeko Egunarekin” bukatuko da.
Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?
2018-09-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Saio presentziala: Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?
Irailak 18a, 19:00tan, Manuel Lekuona Kultur Etxeko konferentzia gelan.
Kultura eta Hezkuntzako diru-laguntzak eskatzeko epea irekitzen da
2018-09-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenaz zabaltzen da Lasarte-Oriako kulturaren sustapenerako eta eskola-orduz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak aurkezteko epea 10 egunetakoa da eta urriaren 1an amaituko da.
Diru-laguntza hauetarako deialdia norgehiagokako erregimeneko da. Kulturaren sustapenerako eta zabalkunderako programetarako deialdiaren diru-kopurua 9.300 euro da, eta 9.762 euro eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarrien esparruko programetarako.