Albisteak

Erosi eta bizi Lasarte-Orian, herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina berria

2018-09-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako merkatarien eta ostalarien Aterpea elkarteak, Udalaren laguntzarekin, irailaren 24tik 29ra herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina bati ekingo dio. Lasarteoriatarrak animatu egin nahi ditu erosketak herrian bertan egin ditzaten.

Aterpeako lehendakari Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina hau, Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballos lagun zuela. Ormazabalek azpimarratu zuen herritarrak sentsibilizatu nahi dituztela Lasarte-Oriako bizitzan merkataritzak, ostalaritzak eta beste zerbitzuek duten garrantziaren inguruan.

Zera adierazi zuen, establezimendu, taberna, jatetxe … bakoitzaren atzean herriko familia bat dagoela, egunero ahalegina egiten duena pertsiana irekitzeko, eta ehunka pertsona bizi direla haien bizkar. 500 establezimendutik gora dago Lasarte-Orian, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu pertsonaletan dihardutenak, eta 1.200 pertsona baino gehiagori lan ematen diote. Establezimendu hauen eragin ekonomikoa %70-75ekoa da.

Ormazabalek, aipatu ondoren pertsona guztiek amets egiteko eskubidea dutela,  adierazi zuen Aterpeatik ez dutela lotarako herri bat nahi, baizik eta bizirik dagoena. Aurrez aurreko harremanak dituen gizarte bat, harreman pertsonalak, eta ez emotikono bidezkoak. Haien desira baita herri bat izatea argiz, erakusleihoz eta kaleetan nahiz plazetan dabilen jendez betea, eta ez herri itzali bat. Haien seme-alabak herria bere senti dezatela eta bertan izan ditzatela harremanak. Hori dela eta, herriko establezimenduetan erostera animatu zituzten herritarrak.

Horiek horrela, irailaren 24tik 30era, Lasarte-Oriako erakusleihoak kartel ikusgarri batzuekin apainduko dira, eta hauek izango dira leloak:

1.000 euro bideratu ditu Udalak kanpaina honetara.

Kartela 1          Kartela 2           Kartela 3

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna