Albisteak
Irailaren 29an hartuko ditu Lasarte-Oriak 29. Andaluziar topaketak
2018-09-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Euskadiko Andaluziar Federakundeen Elkarteak (FARAE) 29. topaketa egingo du Michelin kirol gunean, irailaren 29an. Emanaldiak, musika, produktu tipikoak … lagungarri izango dira ekitaldia girotzeko orduan.
Michelin kirol gunean egingo da topaketa eta goizeko 11:00etan hasiko, Coro Semblante Rocierok abestuko duen mezaren bidez. Euskadiko hainbat andaluziar taldeen emanaldiez gozatu ahal izango da, baita bazkariaz ere. Bukatzeko, SonSonySal flamenko talde malagarraren kontzertua izango da.
Topaketaren aurkezpenean izan ziren Jesus Zaballos alkatea, FARAEko lehendakari eta lehendakariorde Juan Garcia eta Jesus Mª Mellado eta kulturako zinegotzi Maite Iglesias.
Zaballosek eman zion ongietorria ekitaldi honi gogoraraziz Lasarte-Oria gaur egun dena izatera irisi dela etorkizun hobe baten bila Espainiatik, Andaluziatik esaterako, etorritako ehunka pertsonei esker. Aitortu zuen Andaluziaren presentzia oso garrantzitsua dela gure herriarentzat, horren adierazle delarik Semblante Andaluzek 25 urte bete izana., gure ondare kulturala oso modu berezian aberastuz.
Alkateak ziurtatu zuen Lasarte-Oriak pozez hartzen duela topaketa hau, 29.a jadanik, 2003an eta 2004an egin zuen bezala. Ongietorria eman zien irailaren 29an Euskadiko bazter guztietatik gure herrira hurbilduko diren ehunka andaluziarrei. Bukatzeko, herritarrak animatu egin zituen Michelin Kirol Gunera hurbil daitezen ekitaldian parte hartzera.
FARAEko lehendakari Juan Garciak eskerrak eman zizkion Lasarte-Oriako Udalari eta alkateari Lasarte-Oriara hirugarren aldiz datorren topaketa hau hartzeagatik. FARAESentzat, Euskadiko andaluziar guztiak adiskidetzeko eguna da. Zera iragarri zuen, 12 autobusek 500-600 pertsona inguru ekarriko dituztela Euskadiko andaluziar elkarteetatik.
Bestalde, Semblante Andaluzeko lehendakari Jose Mª Melladok azaldu zuen FARAEk aukera eman zienean aurten topaketa herrian hartzeko, berehala heldu ziotela lekukoari, baita Lasarte-Oriako Udalak ere, eta bere elkarteak borondatea erakutsi zuela, ahal den neurrian, herriko bizitza dinamizatzeko.
Honako hau da topaketaren programa:
11:00: 29. Topaketen irekiera eta meza, Semblante Rociero abesbatzarekin.
12:00: Abesbatza eta dantza-taldeen emanaldiak.
13:30: Agintariei, bazkideei eta gonbidatuei harrera egitea. Ohorezko aurreskua Ruben Arranz eta Amaya Gonzalezen eskutik.
14:30: Bazkaria agintari, bazkide eta gonbidatuentzat.
17:00: Dantzagarriak disko-musikarekin.
18:00: Abesbatza eta dantza-taldeen emanaldiak
19:00: SonSonySal flamenko talde malagarraren kontzertua
20:30: 29. Topaketen itxiera.