Sailak > Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Tximistarreta parkearen parte-hartze egitasmoaren aurkezpena

2013-06-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Tximistarreta gunearen izena herritarren parte-hartze bidez aukeratu zen eta horrek hirigintzan herritarrek zer esana izan dezaten hasiera bat suposatu zuen.  Behin harri hau jarrita, kontuan hartu beharra baitago espazioaren eraikuntza eta ingurunearen diseinuak bertako erabiltzaileen bizitzan garrantzi handia izango duela.

gehiago irakurri

Zerbitzu orokorrak parkeen konponketekin jarraitzen dute

2013-06-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udaleko zerbitzu orokorren departamentuak udalerriko parkeen konponketekin jarraitzen dute eta pixkanaka guztiak hobetzea espero dute. Oraingo honetan brigiten atzeko parkean (ahateen parkea) kokatua dagoen autobusa egoera txarrean zegoenez berritu eta pintatu egin da. Eta pintatzerakoan Lasarte-Oriako hiribusaren "manttangorriaren" itxura eman zaio, garraio publiko hori indartzeko asmotan.

gehiago irakurri

Tximistarreta parkea parte-hartze bidez

2013-05-24 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Lasarte-Orian urbanistikoki aldaketa ezberdinak eman dira urteen poderioz. Eraiki diren etxebizitzekin batera plaza eta kale ezberdinak sortu dira. Espazio guzti hauen definizioa, historikoki gutxi batzuen esku egon da eta ia beti maila teknikoan bakarrik landu dira. Baina  garaiak aldatzen ari dira eta herritarren parte hartzeak gero eta garrantzia gehiago du herriko erabakietan. Beraz, guztiz logikoa da, hirigintza bezalako esparru batean ere demokratizazio prozesu bat gauzatzea eta teknikariak herritarrengana gehiago hurbiltzea.

gehiago irakurri

Mitxelin II: fundazioak bertan behera utzi du proiektua

2013-04-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aste honetan, Udala berriz ere, Michelin IIko eremuaren inguruko hausnarketaren, herri galdeketaren eta Michelin garapen fundazioarekin izandako hartu emanen azalpenak emateko herritarrekin bildu da. Orain dela hilabete egin zuen moduan, gai honen inguruan dagoen informazio guztia elkarbanatu du zuzenean; bai alderdi polítiko, herriko merkatari eta herritarrekin, alkateak eginiko bileretan.

gehiago irakurri

Michelin II: azkeneko berriak azaltzeko bilera herritarrekin

2013-04-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Orain arte eginiko bidea eta gaur egun dauzkagun emaitzak azaltzeko, Udalak aurretik egin zuen moduan, berriro bilduko da herriko sektore ezberdinekin. Eta hauen artean, herritarrekin bilera bat egin nahi du beste behin, guztia azaldu eta izan daitezkeen galderak erantzuteko. Bilera hau hurrengo ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 19etan Kultur Etxeko hitzaldi aretoan egingo da.

 

 

gehiago irakurri

MItxelin II eremuaren inguruko galdeketaren emaitzak jada ikusgai

2013-03-13 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Lasarte-Oriako Udalak MItxelin II eremuaren, eta bertan Mitxelin fundazioak kokatzeko asmoa agertu duen proiektuaren inguruan galdeketa bat proposatu zuen, hausnarketa fase baten barnean. Galdeketa honek 2 aste iraun ditu eta norberaren iritzia Udal eraikinetan kokaturik dauden parte-hartze postontzietan nahiz HITZARTU webgunean emateko aukera izan da. Udalak jasotako datu guztiak txosten batean bildu ditu eta webgune honetan ikusgai daude.

Ikusi galdeketaren emaitzak

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna