Sailak > Sozioekonomia

Sozioekonomia

Udalerriko establezimenduen eskaintzak kontsultatzeko APP berria

2015-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Udala

Udal baten garapen ekonomikoak ezinbestekoa du eskura dituen informazio eta sustapeneko baliabide guztiak erabiltzea, herritarren eta jarduera nahiz enplegua sortzen duten enpresen arteko harremanak errazten baitituzte. Lasarte-Orian, komertzioek, ostalaritzak eta zerbitzu-enpresek dute eraginik handiena gure hurbileneko ekonomian.

gehiago irakurri

Lasarte-oria guztiona arte erakusketa maiatzak 7tik 17ra Mercero aretoan

2015-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Udala | Sozioekonomia

Lasarte-Oria guztiona proiektua zonalde degradatuetan interbentzio artistikoen bidez udalerriko irudia hobetzeko asmoarekin sortu zen. Dagoeneko herriko artista eta baita herritarren parte-hartzearekin zenbait horma itxuraldatzen eta dotoretzen hasiak gara merkataritzarentzat erakargarriagoak eta herritarrentzat orokorrean atseginagoak izan daitezen gure kaleak.

gehiago irakurri

Informazio eta Komunikazio Teknologien II. Astea antolatu dute astelehenetik aurrera

2015-04-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Sozioekonomia

Eskualdeko enpresa, merkatari eta herritarrei zuzendurik informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) II. Astea antolatu da, 2015eko apirilaren 20tik 24ra bitartean,Beterri garapen integralerako agentziak eta Hernaniko Udalak Eusko Jaurlaritza, Spri eta Enpresa Digitalarekin lankidetzan.

gehiago irakurri

Ione Zabala lasarteoriatarra, mural-lehiaketako irabazlea

2015-03-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Duela hilabete batzuk, Lasarte-Oriako hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin, “Biziberritzen” proiektua jarri zen martxan. Ekimen berri honek hiru arlo ezberdin jorratzen ditu: lehenengoa, dagoeneko funtzionamenduan dagoen Tratu On Bat webgunea, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzako erakusleiho digital bat; bigarrena, udalerriko lokal komertzial hutsak berraktibatzeko ekimena; eta, azkenik, Guztion Lasarte-Oria egitasmo artistikoa.

gehiago irakurri

Larunbatean Lasarte-Oriako III.Lore eta landareen azoka ospatuko da

2015-03-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Datorren larunbatean, martxoaren 28an, goizeko 9etatik 14etara Okendo plazan, Lasarte-Oriako III LORE ETA LANDAREEN FERIA BEREZIA burutuko da Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta.

gehiago irakurri

Biharko espero den euritea dela eta “Margoketa eguna” atzeratu egin da

2015-03-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Euri jasa handiak aurreikusten dira biharko eta ondorioz kaleko ekimen guztiak egiteko ezintasuna dela eta, hurrengo martxoaren 19an egingo da Margoketa eguna. Beraz, margoketak burutzeko prestakuntza guztiak eginak izan arren, aurreikusirik zegoen egitarau eta lehiaketa ostegunera atzeratuko dira.

Asko sentitzen dugu eta berriz ere herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu udalerriko hormak koloreztatzera tokiko artisten eta Porrotx eta Maritotsen laguntzarekin.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna