Albisteak

Udalaren bi partzela lizitaziora, babes ofizialeko 86 etxebizitza eraikitzeko

2017-05-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zabaletaberrin 64 BOE eta Zatarainen 22 BOE eraikitzeko bi partzela munizipal adjudikatzeko baldintza-agiriak onetsi ditu udalbatzarrak. Baldintza-agiriek PSE-EEren, ADLOPren eta EAJ-PNVren aldeko botoa jaso zuten, eta EH-Bilduren abstentzioa.

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek azaldu duenez, bi operazioren bidez udalaren bi partzela adjudikatuko dira, merkatuan babes ofizialeko 84 etxebizitza jartzeko helburuarekin.

Zataraingo operazioa eremu horretako 1. fasearen parte da, eta dagoeneko martxan dira hura urbanizatzeko obrak. Kasu honetan, 1.085 m²-ko partzela bat adjudikatu nahi da, Construcciones Aburuza enpresak eraikiko dituen etxebizitza pribatuko 4 blokeekin batera. Kargetatik libre dagoen partzela munizipal horretan babes ofizialeko 22 etxebizitza eraiki beharko dira, beren trasteleku eta garajeekin. Guztira eraikiko den azalera 2.266 m²-koa izango da, eta lizitazioko prezioa 851.475 eurokoa da. Behin partzela adjudikatutakoan, hitzarmen bat egingo da Etxebiderekin, 22 etxebizitzak adjudikatzeko.

Zabaletaberriko kasuan, bi partzela dira, 64 BOE eraikitzeko. Partzelak, 1.218 eta 1.344 m²-koak, bi bloke eraikitzeko dira, bakoitzean 32 etxebizitza garajearekin eta trastelekuarekin eta 14 eranskin eginez, partzela bakoitzean eraikitako azalera 2.890 m²-koa izango delarik. Partzela 2.747.335 euroan baloratua dago. Kasu honetan, adjudikazioa nahi duen enpresak gutxienez 13 etxebizitza eskaini behar ditu, beren garaje eta trastelekuekin, eta 232.697 euro. Baloraziorako hobekuntza moduan proposatzen da Zabaleta auzo-elkartearentzako lokal sozialaren habilitazioa eskaintzea, 90.000 euroan tasatua. Entregatutako etxebizitzak Lasarte-Oriako bizilagunei alokatuko zaizkie, Alokabiderekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna