Instalatuta dago hondakin organikoarentzako poltsak banatzeko makina

2017-08-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak makina berri bat instalatu du, kontainer marroietan hondakin organikoak uzteko poltsak biodegradakorrak banatuko dituena. Makina hori udaletxe zaharreko sarreran dago ipinia.

Poltsa biodegradakorrez berriro hornitu beharra duten pertsonek udaletxe zaharrera etorri beharko dute kontainerreko txartelarekin. Makinak txartela txartel-irakurgailura hurbildutakoan ematen ditu poltsak, 50 poltsako sorta banatuz. Erabilera desegokiak saiheste aldera, erabiltzaile bakoitzak 4 hilean behin eskuratu ahalko ditu poltsak.

Joan den uztailean eta abuztuan poltsa biodegradakorrak kaleko merkatuan jaso zituztenek ezingo dute makina erabili datorren urriaren 25era arte, harik eta 4 hilabeteko epea igaro den arte.

Makina banatzailean gorabeheraren bat gertatuz gero, berria baita eta probako epe bat pasatu behar baitu, udalari jakinarazi behar diozue, eta handik arazoa lehenbailehen konpontzen saiatuko dira.

 

gehiago irakurri

Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak salatzeko elkarretaratzea

2017-08-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak bere gaitzespenik erradikalena adierazten die Bartzelonan eta Cambrilsen abuztuaren 17ko ostegun honetan egindako atentatu terroristei.

gehiago irakurri

Oinezko 2 pasabide egiteko obrak Oria Etorbidean, N-1 / 451 errepidean.

2017-08-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herritar estimatuok:

Abuztuaren 22an, 23an eta 24an (eguraldiak besterik agindu ezean) N-1 errepiderako sarbidean oinezkoentzako 2 pasabide egiteko asfaltatze-lanak egiteari ekingo zaio.

Bandoa        Planoa

gehiago irakurri

Erregeen kabalgata antolatzeko hiru urteko hitzarmena

2017-07-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Alkatea den  Jesus Zaballosek eta MEGABAko lehendakaria den Boris Nogalesek hiru urteko hitzarmena sinatu zuten atzo, eta horren bitartez, Udalak, 2019ra arte, Erregeen Kabalgata antolatzeko laguntza emateko konpromisoa hartzen du.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako XXXVI. Santa Ana pala-txapelketa

2017-07-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Uztailaren 26an, Santa Ana egunez, aurten 36. urtea beteko duen Santa Ana pala-txapelketa tradizionalaren finalak jokatuko dira. Partidak Loidibarrengo frontoian jokatuko dira, 17:15etik aurrera. Ondoren, trofeo-banaketa egingo da.

Finalak bi dira:

 

gehiago irakurri

Segurtasunezko zorua instalatzen Tximistarretako haur-parkean

2017-07-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udala Tximistarreta Parkeko haur-jolasetan hondar-geruza bat instalatzen ari da, gerta litezkeen erorketetatik babesteko balioko duena.

Obra hori orain urte batzuk egin zenean, eginkizun geratu ziren haur-parke horretarako beharrezkoak diren segurtasunezko neurriak. Horregatik, udaleko brigada une honetan zoru berri bat egiten ari da jolasen eremuan. Horretarako, jolas horiek inguratzen dituen lurra erretiratu egin da, 40 eta 60 cm arteko hondar-geruza bat ipintzeko, segurtasunezko zoru moduan jardungo duena. Eremu hori guztia zurezko piezen bidez hesituko da.

 

gehiago irakurri

ABISUA: MUTURREKO FENOMENO METEOROLOGIKOAK

2017-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Uztailaren 18-(e)an 10:30-(r)etan (ordu lokala) sortua.

(Informazio hau 2017/07/18-(e)ko 19:30-(r)etan (ordu lokala) eguneratuko da, baldin eta lehenago egitea premiazkoa ez bada).

BURUZKO OHARRA 3672/2017 Zkia

Muturreko Tenperaturak: Tenperatura oso altuak

Asteartea, hilak 18:

- Abisu Horia muturreko tenperatura oso altuengatik 12etatik 20etara ordu lokala. Tenperatura maximoak 34 ºC-ra igo daitezke kostaldean, 37 ºC-ra kantauri isurialdearen barnealdean, 35 ºC-ra iragate-zonan eta 36 ºC-ra Ebro ondoko eskualdean.

 

gehiago irakurri

Aurkeztu da Santa Anako azoka

2017-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Aurkeztu da Santa Anako azokaren XXXIII. edizioa. Lasarte-Oriako alkateak, Sendoki elkarteko ordezkariekin batera, azokaren kariaz egingo diren jardueren berri eman dute: artisautzako postuak, herriko erakuskariak, musika-tresnen erakusketa eta Ramón Rotetari egingo zaion omenaldia.

Uztailaren 23an igandearekin, Okendo plazan, Artisautzako Azoka tradizionala bisitatzeko aukera izango da. Azokak, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara bitarteko ordutegian, artisauak beren produktuak zuzenean lantzen ikusteko aukera emango digu.

gehiago irakurri

Brunet eskultura inauguratu da Oria parkean

2017-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Festa-giroan, Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, Miguel Ángel Oribe oriatarraren Brunet eskultura inauguratu zuen, gure herriaren historia behin betiko aldatu zuen Brunet hariki-fabrikaren oroigarri moduan egina.

Zaballosek, udalbatzako beste kide batzuk, Oriako auzo-elkartekoak eta artelanaren egilea lagun zituela, han bildutako oriatarren aurrean inauguratu zuen eskultura.

gehiago irakurri

Santa Ana eguna ospatzeko hainbat ekitaldi

2017-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Uztailaren 26an Lasarte-Oriak Santa Ana eguna ospatuko du, hainbat ekitaldi kulturalekin: Parodia tradizionala eta Santa Anetako IV. Pintxoa. Jesus Zaballos alkateak eta Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, programa aurkeztu dute.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna