Albisteak

Udako txokoetako haurrek banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute

2017-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udako txokoetan parte hartzen duten neska-mutilek homofobiaren kontrako tailerrak egin dituzte Gehiturekin batera. Dibertsitate afektiboari buruzko tailer horiek amaitutakoan, banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute.

Jesus Zaballos alkatea han izan da, udalbatzako beste kide batzuekin batera, haurrak bankua pintatzen ari ziren bitartean, eta nabarmendu du garrantzizkoa dela haurrek txikitatik normaltasunez hartzea dibertsitate afektiboa, beren bizitzen parte baita.

Homofobia jazarpen eskolarraren ohiko kausetako bat da gure eskoletan, eta horregatik da garrantzizkoa haurrei dibertsitate hori naturaltasunez eta normaltasunez bizitzen lagunduko dieten informazioa eta erremintak ematea.

Horregatik, Udalak, Ttakunek eta Gehituk (LGBTI pertsonen berdintasunaren eta eskubideen alde lan egiten duen elkartea) batu egin dituzte homofobiaren kontrako ahaleginak, hilaren 10ean eta 11n bi tailer eginez txokoetako neska-mutilekin.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna