Aurkeztu dira Oriako eta Basaundiko 2017ko jaiak

2017-07-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Oriako hariki-fabrikaren oroitzapenezko Brunet eskulturaren inaugurazioa izango da ekitaldi garrantzizkoenetako bat. Festen programa kontsolidatua geratu da, karmenetako eta sanignazioetako jaiak uztailaren 16an, 29an, 30ean eta 31n ospatzeko.

Festen aurkezpenean izan ziren alkatea, Txus Alonso, festetako zinegotzia, eta José Rodríguez eta Manuel Urdanpilleta, batzorde antolatzailekoak. Azken horiek udalaren kolaborazioa eskertu zuten, laguntza horri esker festak kontsolidatu ahal izan baitira, programaren % 95a finantzatuta. Aurten, jai bakoitzera bideratutako zenbatekoa 2.950 eurokoa da.

gehiago irakurri

Hasi dira Uzturre eta San Martzial plazetako terrazak berrurbanizatzeko obrak

2017-07-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hasiak dira Uzturre eta San Martzial plazetako terraza berriak berrurbanizatzeko obrak. Construcciones Zubieder enpresak egingo ditu obrak, 417.842 euroko kostuarekin, eta burutzeko epea 3 hilabete eta erdikoa da.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien emaitzak

2017-07-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2017ko uztailaren 11an buruturiko ohiko Udalbatzarrak eztabaidatutako puntuen berri ematen dizuegu. Bertan, bozketaren datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Zabalik dago gazteentzako entsaio-lokalak eskatzeko epea

2017-07-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak, herri honetako musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan horretarako dauden lokalak. Horiek erabili ahal izateko, horien eskaera egiteko epea ireki da, uztailaren 21era arte. Interesatuek eskaera-orri bat bete beharko dute eta udaletxeko erregistroan entregatu.

gehiago irakurri

Antzerki-lanaren bertan behera geratzen da

2017-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udal honekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, bertan behera geratzen da Ganso & Cía. konpainiaren “Walkman” antzezlana, datorren ostiral 14an Okendo plazan egitekoa zena.

Arren, barka itzazue eragozpenak.

gehiago irakurri

Udako txokoetako haurrek banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute

2017-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udako txokoetan parte hartzen duten neska-mutilek homofobiaren kontrako tailerrak egin dituzte Gehiturekin batera. Dibertsitate afektiboari buruzko tailer horiek amaitutakoan, banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute.

Jesus Zaballos alkatea han izan da, udalbatzako beste kide batzuekin batera, haurrak bankua pintatzen ari ziren bitartean, eta nabarmendu du garrantzizkoa dela haurrek txikitatik normaltasunez hartzea dibertsitate afektiboa, beren bizitzen parte baita.

gehiago irakurri

Udalak hiru urterako hitzarmena sinatu du Aterpearekin

2017-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur goizean, Aterpea merkatari-elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko hitzarmen bat sinatu da, gure herrian merkataritza aktibatzea eta indartzea bilatzen duena. Aurtengo berritasuna da hitzarmena hiru urterakoa dela.

Jesus Zaballosek (Udalaren izenean) eta Ramon Ormazabalek (Aterpea ordezkatuz) sinatu zuten hitzarmena, Udalak eta Aterpeak 2017-2019 epean aurrera eramango dituzten jarduketetarako marko gisa balioko duena.

gehiago irakurri

Kalbario Bidean hondoratutako espaloiaren konponketa

2017-07-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak Construcciones Mariezkurrena enpresari adjudikatu dio Kalbario Bidean hondoratutako espaloi-tartearen konponketa, 32.345 euroan. Obrak jada hasi dira.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean, uztailak 11 ohiko bilkura ospatuko du

2017-07-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak, datorren asteartean, uztailak 11, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Saharako eta Txernobylgo haurrei harrera

2017-07-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Atzo, uda honetan gure udalerrira etorri diren lau haur saharauiek eta bi ukrainarrek harrera beroa jaso zuten udaleko txokoetako haurren aldetik eta Udalaren aldetik.

Jesus Zaballos alkateak ireki zuen Dimas, Valentin, Mahmud, Mohamed-Lamn, Sidahmed eta Wahba haurrei harrera egiteko ekitaldia. Udako Txokoetako haur eta begiraleek eskainitako agurraren ondoren, alkateak azpimarratu zuen solidarioak izan beharra dagoela eta udaleko hilabeteotan harrera on bat egin behar zaiela haur horiei, hainbat arrazoirengatik behar dituzten "oporrak" egitera irten baitira beren lurretatik.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna