Biharko espero den euritea dela eta “Margoketa eguna” atzeratu egin da

2015-03-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Euri jasa handiak aurreikusten dira biharko eta ondorioz kaleko ekimen guztiak egiteko ezintasuna dela eta, hurrengo martxoaren 19an egingo da Margoketa eguna. Beraz, margoketak burutzeko prestakuntza guztiak eginak izan arren, aurreikusirik zegoen egitarau eta lehiaketa ostegunera atzeratuko dira.

Asko sentitzen dugu eta berriz ere herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu udalerriko hormak koloreztatzera tokiko artisten eta Porrotx eta Maritotsen laguntzarekin.

gehiago irakurri

Larunbat honetan "Margoketa eguna" ospatuko da

2015-03-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Sozioekonomia | Aniztasuna eta Kooperazioa

Datorren martxoaren 14an, larunbatean, Lasarte-Oriako Udalak Antxota artista-elkartearekin batera margoketa-eguna antolatu du. Goizeko 10etan hasiko da, eta udalerriko hainbat lekutan mural-margotzeak egingo dira, horma degradatuak txukunduz eta Lasarte-Oria kolorez jantziz.

gehiago irakurri

Asteazkenean udalbatzar aretoan mendebaldeko Sahararen inguruko hitzaldia

2015-03-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Bihar, martxoak 11, arratsaldeko 19etan mendebaldeko Sahararen inguruan hainbat hizlari bilduko dituen topagunea burutuko da Udaletxeko batzar aretoan Lasarte-Oriako Sahararen aldeko lagunek antolatuta.

gehiago irakurri

“Antzerki-foruma: Eta hik zer?” bizikidetza lantzeko egitasmoa dakarte Donostia 2016k eta Baketik-ek

2015-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin, datorren asteazkenean, martxoaren 11n, 18:00etan izango da lehen saioa Udal Euskaltegiko aretoan eta izena eman daiteke dagoeneko.

gehiago irakurri

Asteazkenean erorketak saihesteko tailerra emango da Biyak bat jubilatuen etxean

2015-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Erorketak, lesioak sortzen dituen arrazoi nagusia dira 64 urtetik gorakoen artean. Azken datu epidemiologikoen arabera, adin-talde horretako pertsonen erdia, urtean behin gutxienez, erori egiten da; baina erorketen ondorioak ez dira soilik fisikoak, baita psikologikoak eta sozioekonomikoak ere.

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 10 ohiko bilkura ospatuko du

2015-03-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 10, arratsaldeko 18.30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Udalaren gobernu organoetako gastuak murriztu dira kudeaketa arduratsu baten bidez

2015-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2011n Udaleko gobernu berria sartu zenetik, kudeaketaren aldaketari esker, lau urteotan guztira 1.000.000 euro baino gehiago aurreztu dira politikarien soldatetan eta telefonozko deietan, alkatetzako protokoloetan, dietetan eta publizitateko gastuetan.

gehiago irakurri

Negu honetan Udala hainbat zuhaitzen kimaketa eta moztea burutzen ari da

2015-03-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Urtero, garai honetan, hainbat zuhaitz kimatzen dira: batzuetan zuhaitzak ihartu egin ohi direlako edo erortzeko arriskuan daudelako, eta besteetan haien osasun-egoera ez delako ona eta konponbiderik ez dutelako. Gainera, askotan bizilagunak izan ohi dira, sortzen dituzten enbarazuak direla medio, zuhaitzak mozteko eskatzen dutenak.

 

gehiago irakurri

Emakume langileen nazioarteko egunaren harira egitarau zabala antolatu du Udalak

2015-02-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Igande honetan hasi eta hurrengo aste osoan zehar ekimen ugari izango ditugu emakume langileak protagonista izango dituen egitarauaren barruan. Donostiako “Lilatoi”-rako zita, dantza, hitzaldia eta antzerkia izango ditugu beste batzuen artean:

gehiago irakurri

Hurrengo asteartean San Pedro jaietarako ekarpenak egiteko bilera

2015-02-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Otsailean zehar herritarren ekarpenak jaso dira etxe guztietara bidalitako esku-orrien eta interneteko bide ezberdinen bidez. Orain berriz, Jaietan blai egitasmoarekin jarraitzeko parte-hartze bilera bat proposatzen da.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna