Albisteak

Aurkeztu da prentsaurrekoan Lasarte-Oriako Udalak egingo duen kanpaina Genero indarkeriaren aurkako munduko eguna dela eta

2016-11-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaroaren 25a  deklaratu duenez Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna eta Udalaren ardura denez indarkeria prebenitzea, gizartea sentsibilizatzea (gizonak eta haurrak bereziki), erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea, erasotzaileen aurka jarduera judizialak bultzatzea eta biktimei babesa, laguntza eta eskura dauden bideetatik kalte-ordainak ziurtatzea, honako ekitaldiak antolatu ditu Udalak:

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak azaroaren 21a eta abenduaren 2a bitartean, herritar guztiei zuzenduak eta herriko hainbat espaziotan egingo direnak.

Liburutegian, ipuin kontalaria izango dugu 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Kultur etxean, bi hitzaldi: azaroaren 22an, asteartearekin, “El nunca me pegó” dokumentalaren aurkezpena, eta ondoren, solasaldia; azaroaren 29an, hitzaldia emakumeen jaietan bizi duten egoerari buruz. Beste indarguneetako bat Beldur Barik lehiaketako sari-banaketa da; aurten, parte-hartze handia izan du 12 eta 17 urte bitartekoen artean, 5 bideo aurkeztu baitira. Gainera, kanpaina bat egin da herriko establezimenduetan, parte hartuko dutelarik genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeak ikustarazten eta laguntzen, erakusleihoetan pegatina bat jarrita. Nobedade gisa, ipuin kontaketa izango da Atsobakar egoitzan, eta urtero bezala, Emakumeen Zentroko Makelur antzerki taldeak, Abenduaren 2an, 19:30ean, “Eterna juventud” lana antzeztuko du Kultur etxean. Ez dugu ahaztu behar ostiralean, azaroaren 25ean alegia, “Ondo ibili-Caminar es salud” ibilaldi osasungarria, oraingoan berezia izango baita, emakumeena urkako indarkeria ezabatzeko eguna ospatu asmoz. Eta 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Okendo plazan. Dei egiten dizuegu Udaletik jarduera guztietan parte har dezazuen, gerta bailiteke sorpresaren bat edo beste izatea parte-hartzaileentzat.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna