Albisteak
Gaur goizean udalerriko ikasleek udalbatzar berezia burutu dute
2014-06-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Euskara eta Hezkuntza
LH2 eta LH3ko ikasleek beste urte batez, Agenda 21 programaren barruan, Udaletxera zenbait eskaera eta konpromiso ekarri dituzte gaur goizean egin duten Udalbatzarrean Alkate eta zinegotzien aurrean.
Aurten aukeratu duten gaia “Elikadura jasangarria” izan da eta beraien artean osatutako ikasleen foroan gaia landu dute. Ondoren beraien lan guztia jasotzen duen txosten bat osatu dute Udaletxeko arduradunak eta oro har herritarrak informatzeko.